Lehenengo hurbilketa bat ingeles ikasketetako gradura
- Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
- Campusa: Araba
- Ikastegi antolatzailea: Letren Fakultatea
- Gradua: Ingeles Ikasketetak
- Garapen-lekua (helbidea): Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz
Egutegia eta plazak
| Data | Hizkuntza | Txanda | Ordua | Plazak |
|---|---|---|---|---|
| 2026-01-12 | Ingelesa | Arratsaldez | 16:00 – 18:30 | 40 |
Jardueraren deskribapen laburra
- Harrera eta Ingeles Ikasketako ikasketen azalpena
- Bisita gidatua Fakultate eta Campusaren instalazioetara
- Laborategian ekitaldi praktiko bat egitea, bertan Ingeles hizkuntza, fonetika eta Literaturari buruzko aktibitateak egingo dira.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Ingeles Ikasketen eduki orokorra.
- Ingeles Ikasketen irtenbide profesionalak.
- Bisita gidatua laborategietara eta Arabako Campuseko.
Egingo diren ekintzak
- Ikasleei harrera egingo zaie Fakultateko areto nagusietako batean eta Ingeles Ikasketak Gradua aurkeztuko zaizkie (helburuak, ikasleen profila, gradua eskuratzen dutenen profila eta ikasketen egitura) eta EHUn Ingeles Ikasketak ikasteko arrazoiak:
- a) Ikasketa-planak prestatuta daude ikasleak hainbat ikasgaitan prestakuntza osoa jaso dezan.
- b) Ingeles Filologiako irakasleen berri ematea, haiek baitira ikasleak espezializa daitezen lan egiten dutenak.
- c) Baliabide material bikainak (laborategiak, liburutegia, ordenagailu-gela) Fakultatean eta Campusean ikasketa-planaren helburuak gauzatu ahal izateko.
- d) SICUE/SÉNECA hitzarmen bikainak eta bestelako hitzarmenak Europako eta Amerikako unibertsitateekin.
- Bisita gidatua laborategietara (Fonetika-laborategia, Psikolinguistika-laborategia, Multimedia-laborategia, autoikaskuntza-laborategia, Interpretazio-laborategia, etab.) eta Arabako Campuseko azpiegituretara (liburutegia, ordenagailu-gelak eta abar).
- Praktika bat egitea laborategian: Ingeles Gradura lehenengo hurbilketa bat.