Teknologia berriak eta adimen artifiziala Arkitektura Teknikoan
- Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
- Campusa: Gipuzkoa
- Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
- Gradua: Arkitektura Teknikoa
- Garapen-lekua (helbidea): Europa plaza, 1. 20018 Donostia (Gipuzkoa)
Egutegia eta plazak
| Data | Hizkuntza | Txanda | Ordua | Plazak |
|---|---|---|---|---|
| 2026-01-28 | Euskara | Arratsaldez | 15:30 – 17:30 | 32 (16+16) |
| 2026-01-28 | Gaztelania | Arratsaldez | 15:30 – 17:30 | 16 |
Jardueraren deskribapen laburra
Jarduera praktiko honetan, Batxilergoko ikasleek teknologia berriek eta adimen artifizialak Arkitektura Teknikoa nola eraldatzen duen ezagutuko dute. 3D laser eskaner bidezko puntu laino batetik abiatuta, Revit eta SketchUp bidezko espazioen modelizazioaren eta adimen artifizialaren (ChatGPT eta Sora) erabileraren bidez, prozesu osoa esperimentatuko dute: espazio baten digitalizaziotik hasi eta errenderrak eta animazio errealistak sortzeraino. Sormenarekin eta berrikuntzarekin uztartzen diren esperientzia murgiltzaile bat izango da, diseinuan eta eraikuntzan erabiltzen diren tresna profesionalekin.
Landuko diren gaiak/edukiak
- 3D laser eskanerraren erabilera arkitekturaren errealitate zehatza jasotzeko.
- 3d modeloak eraikitzeko programen erabilera: Revit eta SketchUp.
- ChatGPT adimen artifizialaren erabilera errenderren sorrerarako deskripzioak garatzeko.
- Adimen artifizialaren erabilera animazio errealistak sortzeko.
Egingo diren ekintzak
3D eskanerraren simulazio praktikoa
- 3D laser eskanerraren erakustaldia campus-eko espazio batean.
- Sortutako puntu-hodeiaren bistaratze berehalakoa.
- Aplikazioen azalpena: birgaitzean, obren kontrolean eta ondarearen digitalizazioan.
Software profesionalarekin modelizazioa
- Puntu-hodeiaren txertaketa Reviten.
- Oinarrizko eraikuntza-elementuen modelizazio erraza.
- SketchUp-era jauzia.
Adimen Artifiziala diseinu arkitektonikoan aplikatua
ChatGPT eta ideien sorrera
- ChatGPTren erabilera espazioen deskribapen testualak sortzeko (adib.: “gela moderno bat argi naturalarekin, material jasangarriekin eta estilo minimalistan”).
- Deskribapen horiek render baterako briefing gisa nola erabil daitezkeen erakustea.
Sora eta render/animazioen sorrera
- Sora-ren aurkezpena (bideo eta 3D/errealitatezko irudien IA sortzailea).
- Ikasleek sortutako deskribapenen abiapuntutik, barne-espazioen render edo bideo laburrak sortzea.
- SketchUp-en egindako modeloa eta IArekin sortutako renderra alderatzea.