UNIferia 2022
Apirilaren 26an eta 27an Euskal Herriko Unibertsitateak, UPV/EHUk, parte hartuko du Estatuko unibertsitateetako graduko unibertsitate-ikasketen laugarren azoka birtualean: UNIferia Graduak (https://grado.uniferia.org/landing).
UNIferiako edizio honetan 45 unibertsitatek hartuko dute parte, unibertsitateko gradu eta gradu bikoitzen eskaintza zabala eta diziplina anitzekoa dutenak.
Zure mugikorretik edo Interneterako konexioa duen beste edozein gailutik konektatuta bisitatu ahal izango duzu azoka, eta, behin erregistratuta, modu birtualean ibili ahal izango zara standetik. Gainera, parte hartzen duten unibertsitateetako informazio- eta orientazio- taldeekin txateatu ahal izango duzu, zure zalantza guztiak argitzeko eta zure ikasketak aukeratzen laguntzeko.