Aurkezpena

Ikasleen eta enplegagarritasunaren  arloko Errektoreordetzaren mendekoak gara eta Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan gaude.

Zerbitzu honen helburua da informazioa eta laguntza ematea unibertsitatera etorriko diren ikasleei, unibertsitateko bertako ikasleei, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei, Berritzeguneei eta UPV/EHUko  unibertsitate ikastegiei.

Horretarako, orientazio ekintzak planifikatu eta antolatzen ditugu unibertsitatera etorriko diren ikasleen sarreraz zein unibertsitateko bertako ikasleei goi mailako hezkuntzako ikasketen garapenaz.