Albisteak

Webinarra: "Reciclado integral de composites de carbono y vidrio: valorización de la matriz plástica en procesos de reciclado basados en pirólisis"

Lehenengo argitaratze data: 2023/07/05

Deskribapena: Uztailaren 13an, 11:00etan (Madril, GMT+2), “Reciclado integral de composites de carbono y vidrio: valorización de la matriz plástica en procesos de reciclado basados en pirólisis” webinarra Adriana Serras Malillosek emango du, Material Konposatuen Espainiako Elkarteak (AEMAC) antolatua, #WebinarsAEMAC programaren barruan konpositeei buruzko material konposatuen aplikazioei buruzko ikastaroaren parte gisa. Hitzaldiaren edukiak zuntzez indartutako material plastikoen birziklapenean dauden erronkak berrikusiko ditu, eta SUPREN ikerketa-taldean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), fibra-polimero konpositeen alderdi plastikoaren balorizazioari buruz garatutako ikerketari erreparatuko dio.


Hizkuntza: gaztelania.


Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=P1Wd1ctsJw8 

Doktore berrien izendapen ekitaldia (2022)

EITB Euskal Irrati Telebista Publikoan parte hartzea, El Cambio saioko, "Todo lo que nos sobra" kapituluan hain zuzen ere

Doktore berrien izendapen ekitaldia

Pedro Luis Arias eta Alexander Lopez-Urionabarrenechea argitalpen zientifikoetan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2en taldean daude, Stanford Unibertsitateko rankingaren arabera.

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/15

Euskal Herriko Unibertsitateko 151 ikertzaile daude argitalpen zientifikoetan aipamen gehien izan zituztenen % 2en taldean: 99 senior zerrendan ((ikerlariak bere ibilbide profesionalean jasotzen dituen aipamenei dagokie zerrenda hori), 126 azken urteko zerrendan (kasu honetan 2021 urteari dagozkion aipamenak) eta 74 bi zerrendetan. Hala dago jasota Stanford Unibertsitateak argitaratu duen azken Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan. Honen arabera, euskal unibertsitate publikoa ranking honetan eragin gehien dutenetarik bigarrena da, Bartzelonako Unibertsitatearen ondoren.

Zerrenda hauetan, Supren ikerketa-taldeko Pedro Luis Arias eta Alexander Lopez-Urionabarrenechea agertu dira aurten. Zorionak!

EBko berrikuntza-radarrak positiboki balioztatu ditu SherLOHCk proiektuan deskribatutako bi berrikuntza

EBko berrikuntza-radarrak positiboki balioztatu ditu SherLOHCk proiektuan deskribatutako bi berrikuntza

Lehenengo argitaratze data: 2022/12/07

SHERLOHCK proiektu europarrean egindako ikerketa-lanen barruan, EBko berrikuntza-radarrak positiboki balioztatu ditu tarteko txostenean deskribatutako bi berrikuntzak, zehazki:

  • Platino-eduki murriztua (edo PGM gabea) duen katalizatzaile bimetalikoaren produktibitate hobetua, benziltoluenoaren (BT) erabilera eraginkorragoa izateko LOHC gisa deshidrogenazio-erreakzioan (hidrogenazioan).
  • Sistema katalitiko desaktibatuen in-situ tratamendu oxidatiboa katalizatzaileen biraktibabazioiako.

Gainera, FAU, UPV/EHU, HYDROGENIOUS, EVONIK eta CEA funtsezko berritzaile europarrak direla adierazi dute. Zorionak!

“Hondakinen Birziklapena eta Balorizazioa” ikerketa-lerroko kideek idazketa-materialaren hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak ezartzea bultzatu dute Bilboko Ingeniaritza Eskolako eraikinetan

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/18

Noelia Fundazioarekin elkarlanean egindako kanpaina da, Kolageno VI-aren urritasunagatik sortutako Muskulu Distrofia duten pertsonak eta familiak ordezkatu eta batzen dituen erakunde ofiziala. Fundación Noelia erakundeak Espainiako eta nazioarteko ikerlariekin elkarlan zuzena egiten du, gaixotasunaren ezagutza handitu eta tratamendu bat garatzeko ikerketa bideak sustatu eta finanzatzeko helburuarekin.  Erabilitako idazketa-materiala berziklatuz lortutako dirua Fundación Noeliak martxan dituen proiektuak aurrera ateratzeko erabiliko da.

ABC 2022: "La dura travesía hacia la reutilización de la fibra de carbono"

ABC 2022: "La dura travesía hacia la reutilización de la fibra de carbono"

SuPrEn taldeak ACLIMA-k antolatutako VI. Pilula Teknologikoan parte hartu du.

Lehenengo argitaratze data: 2022/09/28

Myriam Gil eta Alexander López irakasleek “Hondakinak birziklatzeko eta CO2 baliotzeko teknologiak” deitutako jardunaldian hizlari gisa parte hartu zuten 2022ko Irailaren 16an. Saioa, ACLIMA Basque Environment Cluster-ek antolatua, hurrengo helbidean ikusgarri dago: https://www.youtube.com/watch?v=-YYJAxLHPaU 

Teknologia kimiko iraultzaile bat garatzeko Europako proiektu baten buru da SUPREN taldea

SUPREN ikerketa-taldeak zuzentzen duen proiektuak 3,2 milioi euro jasoko ditu datozen lau urteetarako

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/04

Produktu kimikoak ekoizteko teknologia iraultzaile bat garatuko du UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko SUPREN (SUstainable PRocess ENgineering) ikerketa-taldeak zuzentzen duen CATART proiektuak. Horretarako, arlo ezberdinetako ezagutza konbinatuko dute: fotonika, materialen zientzia, katalisia, ingeniaritza kimikoa eta adimen artifiziala