Hondakinen Birziklapena eta Balorizazioa

Reciclado y valorización de residuos

Hondakinen Birziklapena eta Balorizazioa

Ikerketa lerro honen ardatza bigarren mailako lehengaiak, erregai ordezkoak edota energia lortzea da, industria zein hiri-hondakinen tratamendu termikotik abiatuta. Esperientzia dugu arlo hauetan:

- Hondakin plastikoen birziklatze termo-kimikoa, plastikoan aberatsak diren hondakin-korronte konplexuetan espezializatuta, hala nola hurrengo hondakinak sailkatzeko plantetako errefusak: hiri-hondakin solidoak, ontzien hondakinak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak edo erabiltzen ez diren ibilgailuak.
- Sustantzien berreskurapena material askoko hondakinetatik, hala nola, zuntzezko material konposatuak edota erabilitako pneumatikoak.
- Basoko eta nekazaritzako biomasako azpiproduktuen balorizazioa.
- Industria-hondakin organikoen balorizazioa (erabilitako olioak, planta petrokimikoen azpiproduktuak, etab.)

Ekipamendua dago pirolisi, errekuntza, gasifikazio, oxidazio, torrefakzio, karbonizazio, tratamendu hidrotermal, destilazio, deshalogenazio eta hidrotratamendu prozesuak aztertzeko, baita hondakinen eta hautatutako prozesuan sortzen diren produktu solido, likido eta gaseosoen karakterizazio zehatza egiteko ere. Era berean, prozesuen simulazioa Aspen Plus softwarearekin eta fluidodinamika konputazionaleko kodearekin egin daiteke, energia-, ingurumen- eta ekonomia-optimizazioko kalkuluekin.

Irudia