Eduki publikatzailea

Elizabete Manterola Agirrezabalaga

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Elizabete Manterola Agirrezabalaga irakaslea da UPV/EHUko Letren fakultatean. 2012an lortu zuen doktore titulua, euskal literatura itzuliari buruzko lana osatuta. Honako hauek dira Manterolaren argitalpen nabarmenenak: La literatura vasca traducida (Peter Lang, 2014) eta Euskal literatura itzulia. Bernardo Atxagaren lanak erdaretan (EHU, 2014). Euskal literatura itzuliaren katalogoaren sortzailea ere bada (http://www.ehu.eus/ehg/eli/). Hainbat artikulu argitaratu du aldizkari eta liburuetan, eta kongresu internazionaletan ere parte hartu izan du. Manterolaren ikerlerro nagusien artean hizkuntza gutxituen itzulpena, euskal literatura eta itzulpena, diglosia, autoitzulpena, autoitzulpena kolaborazioan, zeharkako itzulpena eta corpusetan oinarrituriko itzulpen ikasketak nabarmendu behar dira.


Zuriñe Sanz

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Zuriñe Sanz-Villar Itzulpengintzan lizentziatu zen 2008an Heidelberg-eko Unibertsitatean (Alemanian), eta 2015ean, alemanetik euskararako unitate-fraseologikoen itzulpenari buruzko doktore-tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non lanean diharduen irakasle eta ikertzaile gisa. Honako hauek dira bere ikerketa-lerroak: Corpusean Oinarritutako Itzulpen Ikasketak, unitate fraseologikoen itzulpena, itzulpengintzaren didaktika eta hizkuntzaren prozesamendua. Orain arteko ibilbidean, hiru ikerketa-egonaldi egin ditu. Lehena 2013an, Mannheim-eko (Alemania) Hizkuntza Alemanaren Institutuan (IDS); bigarrena 2015ean Renon (Estatu Batuak), Euskal Ikasketen Zentroan (Center for Basque Studies), eta hirugarrena Berlineko Humboldt Unibertsitatean, Aleman Ikasketa eta Hizkuntzalaritza Departamentuan. Lanean erabiltzen dituen hizkuntzak euskara, gaztelania, alemana eta ingelesa dira.


Ana Tamayo

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Ana Tamayo Masero es profesora en la UPV/EHU desde noviembre de 2016. Obtuvo su licenciatura y máster en la Universitat Jaume I (Castellón). En esa misma universidad defendió su tesis doctoral sobre subtítulos para niños sordos en 2015, por la que obtuvo el premio a la mejor tesis del bienio de la Asociación Ibérica de Estudios de Traducción e Interpretación y el premio anual del Comité Económico y Social de la Comunidad Valenciana. Ha realizado dos estancias internacionales, en la University of Roehampton (Londres, Reino Unido) y en la Universidad César Vallejo (Lima, Perú). Actualmente colabora con los grupos de investigación TRALIMA/ITZULIK (UPV/EHU) y TRAMA (UJI). Sus intereses de investigación se centran en la traducción audiovisual y la accesibilidad en sus diferentes modalidades.


Naroa Zubillaga

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen EHUn, eta ondoren Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologiako Masterra. Tesia 2013an aurkeztu zuen, “Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura. Zuzeneko eta zeharkako itzulpenen azterketa corpus baten bidez” izenburupean. Gaur egun EHUko itzulpengintza eta interpretazioko graduan dabil irakasle eta ikerlari. Ikerketa-lerroa euskararako itzulpenean oinarritu du, haur- eta gazte-literaturaren itzulpenean, bai eta corpus bidezko itzulpen-ikerketan ere. Ingelesa eta alemana ditu lan-hizkuntzak. 


Aitziber Elejalde Sáenz

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Aitziber Elejalde Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik (2008) eta doktorea unibertsitate berean (2026), «(Re)traducción y comprensión de innovaciones léxicas en ciencia ficción: el caso de Altered Carbon» izeneko tesiarekin. Horrez gain, Itzulpengintza Zientifiko-Teknikoko masterra egin zuen UPFn (2010), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra egin zuen UNIR (2023) unibertsitatean.

Mundu akademikoan murgildu aurretik, itzultzaile autonomo gisa lan egin zuen, zientzia eta teknika arloan eta bikoizketarako gidoien itzulpenean espezializatuta. Gaur egun, irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hainbat ikerketa egin ditu zientzia fikziozko itzulpengintza, itzulpengintzaren irakaskuntza eta itzulpen automatikoari buruz.


Marta Iravedra López

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Marta Iravedra Komunikazioan doktorea eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da Vigoko Unibertsitatean. Gaur egun, ingelesa irakasten du EHUko hainbat gradutan, eta Tralima/Itzulik ikerketa-taldeko kide da. Bere lan zientifikoa ikus-entzunezko itzulpengintzan eta irisgarritasunean oinarritu da, batez ere gorrentzako eta entzumen-desgaitasuna dutenentzako azpitituluetan. AESLA eta AIETI kongresuetan aurkeztu ditu bere lanak bai eta han-hemen argitaratu ere, eta itzulpengintzaren eta irisgarritasunaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan parte hartzen du.


Isabel Etxeberria Ramírez

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Isabel Etxeberria Ramírez Euskal Filologian lizentziatu zen Deustoko Unibertsitatean 1997an. Hainbat urtez itzultzaile aritu ondoren, 2011tik Euskal Herriko Unibertsitateko Itzulpengintza eta Interpretazioko graduan irakasle dihardu. 2024an doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, testu itzulietako euskara ezaugarritzea helburu zuen tesi batekin (Euskarazko literatur testu itzulietako eta ez-itzulietako lexikoen konparazio-saioak). Etxeberriaren ikerketa-lerro nagusiak corpus bidezko itzulpen ikasketa deskribatzaileak eta hizkuntza gutxituetarako itzulpena dira. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) lehendakaria da. Itzulpen-jardunari dagokionez, zientzia-dibulgazioan eta literaturan aritu da. 2019an Euskadi saria irabazi zuen itzulpengintza arloan, Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage) liburuagatik.


Irene Hermosa Ramírez

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Irene Hermosa Ramírez, Itzulpengintzan eta Kultura arteko Ikasketetan doktorea da (Universitat Autònoma de Barcelona, 2022) eta ondoren doktoratu ondoko Juan de la Cierva ikertzaile izan da (Universitat Pompeu Fabra, 2024-2025). Ramón y Cajal ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Irene hedabideetarako irisgarritasunaren arloan espezializatu da, eta proiektu hauetan parte hartu du, besteak beste: UNIVAC (La accesibilidad sensorial en la universidad española: necesidades actuales y soluciones para el futuro), RAD (Investigación en Audiodescripción: Locución, Traducción y Nuevos Ámbitos) eta Erasmus+ ATHENA (Bringing Accessibility and Design for All into Higher Education Curricula). European Association for Studies in Screen Translation elkarteko batzorde exekutiboko eta Journal of Audiovisual Translationeko batzorde editorialeko kidea da.