Ikasleen jardueretarako diru-laguntzak 2026
EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak deialdia egin du 2026. urtean ikasleekin zerikusia daukaten jardueretarako dirulaguntzak emateko.
HELBURUA
Programaren helburua ikasleen jarduerak finantzatzeko diru laguntzak arautu eta koordinatzea da, ikasleen interesa sustatzeko eta unibertsitateko bizitzan modu aktiboan parte har dezatela bultzatzeko.
HARTZAILEAK
Programako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte graduetako eta masterretako ikasleek, betiere proposatzen dituzten jarduerek ikaslearekin berarekin lotuta badaude.
Eskatzaileen ikastegiko Ikasleen Kontseiluak ontzat eman beharko ditu programa honen barruan proposatuko diren jarduerak. Ikastegian ez badago ikasleen kontseilurik, ikastegiak horrela dela adierazteko egingo duen idatzia aurkeztu beharko du.
Deialdi bakoitzaren hasieran, ikastetxe bakoitzak adieraziko dio Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzari zein pertsonari zuzendu behar dizkion jakinarazpenak. Deialdi honen zehar aldaketak egiten badira zentruan, ikastetxeak jakinarazi beharko ditu, komunikazio zuzena eta gardena izateko eta informazioaren galtzea saihesteko.
EGUTEGIA
Finantzatu beharreko jarduerak gastuen justifikazioaren mugara arte garatuko dira (azaroak 30).
FINANTZATU DAITEZKEEN JARDUERAK
Hauek dira finantzatu ahal izango diren jarduerak:
- Ikastegiko jarduera akademikoarekin lotutako ikasleen mugikortasuna.
- Biltzarretara, estatuko zein nazioarteko lehiaketetara edo txapelketara joatea.
- Ikastaroak, ikasteko teknikak edo landa jarduerak.
- Ikasleak unibertsitate-bizitzan aktiboki parte hartzea eta jarduerak sustatzen dituen beste edozein jarduera.
FINANTZIAZIO PROZEDURA ETA BALDINTZAK
1. ESLEIPEN EKONOMIKOA: Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak ikastegi bakoitzak jasoko duen zenbatekoaren berri emango die ikastegiei martxoan zehar. Zenbateko hori ikastegi bakoitzeko ikasle kopurua kontuan hartuta kalkulatuko da.
2. HEDAPENA: Ikastegiak eta Ikastegietako Ikasle Kontseiluek programaren berri emango dute bere ikasleen artean, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak ematen dituen laguntza hauen berri izan dezaten.
3. PROZEDURA: Ikastegiak errektoreordetzari helarazi beharko dizkio ondoren aipatzen diren dokumentuak, beteta, apirilaren 15a baino lehen:
- I. eranskina, beteta, ikastegiko Ikasleen Kontseiluko buruaren eta ikastegiko zuzendaritza taldeko arduradunaren erabakiari buruzkoa. Bertan, diru laguntza zein jardueretarako erabiliko den adieraziko da.
-APIRILEAN, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak finantziazioa esleituko dio ikastegiaren kasuan kasuko organikoari, aurkeztutako eskariek deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
-AZAROAN, gastuak justifikatuko dira, web orrian adierazi bezala. Fakturak eta jardueren memoria (II. eranskina) formulario hau osatuz aurkeztu beharko da.
Jarduerak egitean sortutako gastuen fakturak ordainduko dira betetzen baldin bada UPV/EHUn kontratazio txikia kudeatzeari buruzko UPV/EHUko gerentearen instrukzioan ezarritako prozedura kudeaketa ekonomikorako eta 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.
Gastuen azken justifikazioa bat etorri beharko da hasierako proposamenarekin. Salbuespenezko kasuetan,hasierako proposamenean egingo diren aldaketa guztiak aldez aurretik jakinarazi beharko zaizkio Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzari, eta ontzat eman beharko ditu Ikasleen Kontseiluak.
Justifikazioa azken egunean (azaroaren 30ean) aurkezten ez bada, izun ekonomiko bat aplikatuko zaio ikastetxeari, eta 2027ko ikasleekin lotutako jardueretarako dirulaguntzen hurrengo deialditik kanpo geratuko da.
JUSTIFIKATZEKO PROZEDURA
Azaroaren 30a baino lehen, eranskina osatuta eta faktura guztiekin batera, beheko formularioa erabiliz justifikatu beharko dira.