Ikasleen ordezkaritza
EHUren egituran
Gela
Gelako kideek taldeko delegatua aukera dezakete.
Taldeetako delegatuak berezko bitartekariak dira ikasleen eta ikastegi edo ataleko kontseiluaren artean. Talde bakoitzak berea hautatzen du demokratikoki eskolaldiaren hasieran.
Hona hemen taldeetako delegatuen eginkizunak:
-
a) Taldearen ordezkariak izatea EHUko ikasleen ordezkaritzarako organoetan.
-
b) Ikasleen eskubideak betetzearen alde lan egitea.
-
c) Beren taldeko ikasleei kide anitzeko organoen erabakien eta jardunaren berri ematea, bai eta eurek organo horietan egindakoaren berri ematea ere, behar den zuhurtziaz eta diskrezioaz jokatuz eta datuak babesteko legeriari men eginez betiere.
Ikastegia/Atala
-
a) Ikastegiko Batzarra: ikastegiko ikasleek bi urterik behin aukeratzen dituzte ordezkariak.
-
b) Ikastegiko edo ataleko Ikasle Kontseilua: ikusi ikasleen kontseiluetako ordezkarien atala.
Campusa
-
a) Campuseko Batzarra: campus bakoitzaren ordezkaritza eta gobernurako kide anitzeko organoa. Ikastegi bikoitzeko ikasleen ordezkari bat.
-
b) Campuseko Ikasle Kontseilua da: ikusi ikasleen kontseiluetako ordezkarien atala.
EHU
Ikasleek ordezkariak aukeratuko dituzte organo hauetarako:
-
Gobernu Kontseilurako: Gobernu Kontseilua unibertsitateko gobernu organo gorena da eta bere eginkizunak dira unibertsitateko politika ezartzea, aurrekontuak eta araudiak onartzea eta arlo akademikoko eta administrazioaren arloko plangintza gainbegiratzea. Kideak aukeratzeko orduan, maila eta modalitate ezberdinetako ikasleen ordezkaritza bermatzeko ahalegina egingo da. Gobernu Kontseiluak ikasleen zortzi ordezkari ditu, sektore horretako klaustrokideek beren artetik aukeratuak, horien artean egongo delarik Ikasle Kontseiluko presidentea.
-
Gizarte Kontseilua: jendarteak unibertsitatean daukan parte hartze eta ordezkaritza organoa da. Bere helburuen artean daude: unibertsitatearen eta gizartearen arteko bitartekaria izatea, parte-hartzea indartzera bideratutako jarduerak bultzatzea, lankidetzarako eta trukerako gunean sustatzea eta jarduera ekonomikoa onartzea eta gainbegiratzea. EHUko Ikasle Kontseiluak aukeratzen ditu organo honetarako ordezkariak.
-
Klaustroa: Unibertsitateko ikasleek bi urterik behin aukeratzen dituzte organo honetarako ordezkariak. Guztira, 66 ordezkari, prestakuntza bidean dauden irakasle‑ikertzaile ez direnak, horietako bat Ikasle Kontseiluko presidentea izango delarik. Klaustroko hauteskundeetan ikasleentzat eta irakasle‑ikertzaile iraunkorrentzat ikastegia izango da hauteskunde barrutia; eta ikastegi atxikientzat, ordea, campusa.