Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Saguzar belarrihandi alpetarraren misterioa

UPV/EHUn frogatu dute Europako goi-mendietako saguzar-espezie bakarraren banaketa geografiko oso antzekoa dutela beste bost ornodunek ere

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/08

UPV/EHUko ikertzaileek saguzar belarrihandi alpetarraren banaketa eta bizimodua aztertu dituzte, eta aurkitu dute izaera alpetarra duela espezie horrek (saguzarren artean lehen aldiz). Antton Alberdi UPV/EHUko ikertzaileak ondorioztatu du saguzar horiek ez daudela goi-mendietara mugatuta klimaren eraginez, ingurune malkartsuak behar dituztelako baizik, berdin bizi baitira klima-ingurune epel zein hotzetan. Alegia, arrazoi topografikoak direla-eta bizi dira saguzar horiek goi-mendietan. Halaber, aurkitu dute saguzarraren antzeko banaketa geografikoa dutela lau hegaztik eta karraskari batek, eta oso antzeko ezaugarri ekologikoak dituztela. (gehiago irakurri)