Eduki publikatzailea

Biokimika eta Biologia Molekularrak lekualdatu du Medikuntza EHUko muga-nota altuenarekin karrera zailenen sailkapenean

Lehenengo argitaratze data: 2014/07/30

Hurrengo ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitatean ikasteko muga-notarik altuena 14tik 12,272 puntu izan da. Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasten den Biokimika eta Biologia Molekularra graduari  egokitzen zaio. Bio-ek apurtu dute hegemonia eztabaidaezina  Medikuntza karrerarik gustokoena bezala ikasleri bikainaren  artean.

Urte honetako karreren top 10.a muga-nota altuenarekin taxututa geratu da modu honetan:  Biokimika eta Biologia Molekularra (nota: 12,2); Medikuntza (12); Bioteknologia (11,7), Fisika eta Ingeniaritza Elktronikoa gradu bikoitza (11,4), Odontologia (11,3), Fisioterapia (11,2), Erizaintza Bizkaian( 10,36), Biologia (10,35), ADE Zuzenbidearekin (10,3) eta Erizaintza Gipuzkoan (10,1). Karrera hauek irakasten duten Fakultateek bermatua dute  ikasle hoberenaren sarrera berria, haien artean nabarmenduz Zientzia eta Teknologia Fakultatea.

Artikulua ikusi