Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna
Lehenengo argitaratze data: 2022/02/08
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko abenduaren 15ean erabaki zuen 70/474/Add.2 ebazpenaren bitartez otsailaren 11 Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izendatzea.
Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordetik egun hori eta bere aldarrikapena ikusgai bihurtu nahi ditugu eta erakusketa baten bitartez beraien lana aitortua izateko emakumeek izan dituzten zailtasunak gogoratu nahi dugu. Zailtasun eta aurreiritzi horiek “Matilda Efektua” bezala ezagutzen dira eta adibide batzuk ezagutzeko gonbidatzen zaituztegu.
