w_igualdad_enlaces

Esteka interesgarriak

Beldur Barik Logotipoa
  • Beldur Barik programa
    Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea. Horretarako, Beldur Barik programa hainbat baliabidez baliatzen da.
  • "Mujeres con Ciencia" bloga
    UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren bloga. "Mujeres con ciencia" zientzian eta teknologian aritu diren eta aritzen diren emakumeek zer egiten duten eta zer egin duten erakusteko helburuarekin sortu zen. Biografiak, elkarrizketak, ekitaldiak, ospakizunak eta beste motatako kronikak edo gertaera garrantzitsuak kontsulta daitezke baliabide honetan.
  • UMyC-ko web orria
    Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Emakumeak eta Zientzia Unitatea (UMyC, "Unidad de Mujeres y Ciencia") zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloan genero-zeharkakotasunaren edo mainstreaming hatsarrearen ezartze egokia sustatzen duen organoa da.
  • AMIT, Emakume Ikertzaileen eta Teknologoen Elkartea
    2001eko abenduan, diziplina anitzeko, Unibertsitateko, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) eta industriako emakume talde batek sortutako elkartea da AMIT. Bere helburua emakume ikertzaileentzako eta unibertsitarioentzako ahotsa, eztabaida-foroa eta laguntza sarea izatea da.
  • UNESCO: Emakumeak Zientzian
    Emakumeek munduan dauden ikertzaileen % 30a bakarrik osatzen dute. UNESCOren web orri honen bidez, herrialde desberdinen datuak azter daitezke, adibidez, non egiten duten lan eta zein ikerkuntza-eremuetan aritzen diren ikusteko.

w_banner_igualdad

w_banner_igualdadActividades

w_banner_igualdadEnlaces