w_fullereno

Fullereno

Fullerenoa

Fullerenoak egitura esferiko edo elipsoidala izan ohi duten karbonoz soilik osaturiko molekulak dira. 1985. urtean Harold Kroto, Robert Curl eta Richard Smalley (1996ko Kimikako Nobel Saridunak) zientzialariek aurkitu zuten lehen fullerenoa, C60a, 12 pentagono eta 20 hexagonoz osaturiko egitura, erpin bakoitza karbono-atomo bat izanik. Izena Buckminster Fuller arkitektoaren omenez jarri zi-tzaion, fullerenoek beronek diseinatutako domo geodesikoen antza baitute. Molekula interesgarri hauek izarrarteko espazioan ere de-tektatu dira.

Fullereno hau ZTF-FCT-ko Juan M. Gutiérrez-Zorrilla eta José Luis Vilas doktoreek eta Victor Serna arkitektoak diseinatua izan da. Eraikun-tza eta muntaiaren arduraduna UPV/EHU-ko Arkitektura eta Obrak zerbitzuko Pedro Pérez izan da.