MASTER AMAIERAKO LANA

MAL-a memoria edo ikasketa bat aurkeztea da, eta osagarri ezin hobea da graduondokoan eskuratutako ezagutzen asimilazio-maila ikusteko, ikaslearen etorkizun profesionalarekin eta profil akademikoarekin duen harremanean (bereziki, doktorego-ikasketetan sartzen bada).

Graduondoko irakasle baten tutoretzapean dagoen MAL-a ikastaroko edozein deialditan epaitzeko izendatutako batzordearen aurrean defendatuko da.

 

MAL-a EGITEGO GIDA

MAL-aren ERABAKI-PROPOSAMENA ESKAERA (Gaia eta Zuzendaritza esleitzeko erabaki-proposamena)

1. Tutorea eta gaia hautatzeko baldintzak

Graduko lanan ez bezala, masterrean baldintza eta aukera espezifiko hauek hartu behar dituzte kontuan:

Zuzendariaren akademia-gradua: Lanaren zuzendariak, derrigorrez, Doktoratua izan behar du.

  • Lotura: Ez da beharrezkoa irakasleak master honetan eskolak ematea. Fakultatearekin lotura duen edozein irakasle izan daiteke (Fakultatean presentzia duen sail baten kide izateagatik).
  • Jakintza-arloak: Masterrean irakaskuntzarik ez duten arloak hautatzeko askatasuna duzue (Zuzenbidearen Historia, Zuzenbidearen Filosofia, Zuzenbide Eklesiastikoa, etab.), betiere arlo juridikokoak badira. (Ez dira onartuko arlo juridikotik kanpoko tutoreak; adibidez, espezialitate mediko-kirurgikoen sailekoak).
  • Kozuzendaritza aukera: Kozuzendaritza figura onartzen da, eta oso interesgarria izan daiteke kasu hauetan:
  1. Akademikoa: Doktorea den irakasle baten eta doktorea ez den beste irakasle baten artean.
  2. Profesionala: UPV/EHUko irakasle baten eta kanpoko profesional baten artean (adibidez, zuen praktiketako instruktorea), baldin eta MALa praktiketako jarduerarekin lotu nahi baduzue.
  • Gaia: Une honetan ez dugu behin betiko izenburua behar, lanaren eremua zehaztuko duen gai orokor bat baizik.

2. Jakinarazpena eta epeak

Zuzendariarekin (edo kozuzendariekin) gaia adostu ondoren, posta elektronikoz jakinarazi beharko diguzue.

Eskaera, formularioaren bitzartez bidali beharko duzu. (bidaltzeko formularioan klik eginda bertan)

Donostia Atala bidaltzeko formularioa Leioa Atala bidaltzeko formularioa

 

Edozein zalantza: 

Donostia Atala secretaria.fac.derecho-gi@ehu.eus Leioa Atala secretaria.fac.derecho-gi@ehu.eus

 

  • Epea: Gaia eta tutorea jakinarazteko azken eguna irailaren 30a da.

 

Irakasleekin lehenbailehen harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu, aukeratutako tutoreek zuzendaritza onartzeko lekua dutela ziurtatzeko.

 

3. MAL-aren DEFENTSA

  • Defentsaren eskaera  (MAL-a eta GIH gida)
  • Defentsa akta
  • I. Eranskina Zuzendariaren txostena

2025-26 MAL Epaimahaiak

MAL-aren gordailu eta defentsarako datak 

Gordailuarako 1. deialdia: 2026ko urtarrilaren 12 eta 13
Defentsarako 1. deialdia: 2026ko urtarrilaren 28 ,29 eta 30
Gordailuarako 2. deialdia: 2026ko martxoaren 12 eta 13
Defentsarako 2. deialdia: 2026ko martxoaren 26, 27eta 30
Gaia, tutorea, saila eta area jakinarazteko epea 2025eko irailaren 28

 

OHARRA: Abokatutza Masterreko (desagertzear dagoen plana) MAL deialdiaren aurreratzea 2024/25 ikasturtea:

Gaia, tutorea, saila eta área jakinarazteko epea 2024ko maiatzaren 20
MAL Gordailua 2024ko irailaren 3 eta 4
MAL Defentsak 2024ko irailaren 12 eta 13