Sarrera

Eskuliburu honetan ikastaro baten inguruan baliabideak sortzeko eta argitaratzeko aukerak azaltzen dira:

Baliabideen edizioaren oinarrizko funtzionamendua” atalak ikastaroan diren elementuei lotutako edizioa eta kontrolak nola aktibatzen diren azaltzen du (Editatu doikuntzak, Ezkutatu…). Horrez gain, eskura dauden baliabideak (Orrialdea, Artxiboa…) sailkatzen ditu, sorkuntza edo argitalpenerako bideratuko diren kontuan hartuta. Azkenik, atalen ediziorako eta konfiguraziorako dauden aukerak azaltzen ditu. Ondoren, “Editorearen funtzionamendua” atalak azaltzen du nola erabili behar den editorea testuari formatua emateko eta multimedia baliabideak sartzeko. Editorearen aukerak berdinak dira testu formatuduna (zereginen enuntziatua, galdetegien galderak…) sartzeko aukera ematen duten testu eremu guztietan.

Hurrengo bi ataletan eskura dauden tresnak deskribatzen dira: Hirugarren atalak, “Sortu baliabideak: etiketak, orriak eta liburuak” izenekoak, plataformaren berezko tresna horien ezaugarriak deskribatzen ditu; laugarren atalak, “Argitaratu kanpo baliabideak (artxiboak, karpetak…)” izenekoak, beste tresna batzuekin sortutako artxiboak argitaratzeko aukerak azaltzen ditu. Horrez gain, Fitxategi hautatzailean kudeaketarako beste aukera batzuk eskuratu daitezke (Artxibo pribatuak, Azken artxiboak…), edo kanpo baliabideak argitaratu daitezke drag and drop aukeraren bidez.

Azkenik, eskuliburuaren azken ataletan, eskura dauden beste funtzio praktiko batzuk azaltzen dira, hala nola fitxategiak eta baliabideak inportatzea beste ikastaro batzuetatik, iragazkien konfigurazioa –hizkuntz anitzeko edukiak argitaratzeko esate baterako– eta zakarrontzia.