BIRSORTZEN: Kultura loratuz

Noiz eta non

2021/03/26, 09:30

Deskribapena

Birsortzen: Kultura loratuz” izendatutako kultur ekitaldia egingo du Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaia Aretoko Baroja Gelan 2021ko martxoaren 26an. Jardunaldiaren helburua, euskal kulturaren parte diren pertsona desberdinak bildu eta gaurkotasunari helduta, bakoitzak bere arlotik egindako ekarpenak zabaldu eta ezagutzera ematea da, euren ibilbidea eta testigantzak elkarbanatuz. Ekitaldia euskaraz eta gaztelaniaz egingo da.

 

Goizeko 9:30etan hasi eta 13:30ak arteko iraupena izango du. Ekitaldia dinamizatzearen ardura Edurne Garmendia Gaztea Irratiko esatariak izango du. Irekiera Gorka Moreno Márquez Bizkaiko Campuseko errektoreodeak eta Simon Peña Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoak egingo dute eta honen bidez emango zaio hasiera goizari. Ostean, Cristina Lizarraga Belako talde mungiarraren abeslariak unibertsitatetik irten eta emakume desberdinen testigantzak bildu eta ahotsak aditzera ematen dituen “Quítame la culpa” fanzinea idatzi arte izandako ibilibidearen inguruan hitz egingo du. Honekin batera, fanzinearen ikustrazioaz arduratu den Alejandra edo “@culomala” bezala ezaguna den ilustratzailea ere arituko da hizkeItan.

 

Jarraian, Jone Laspiur donostiar aktoreak jardungo du. Aktore berri onenaren saria jaso du Laspiurrek hilabete honetan emandako Goya Sarietan David P. Sañudok zuzendutako Ane pelikulan egindako lanarengatik. Azkenik, Olatz Salvador bakarlari donostiarrak azken hizketaldia eskainiko du. Azken honek, euskal musikaren egoeraren inguruko nondik norakoei buruz mintzatzeaz gain, ekitaldi amaieran 30 minutuko kontzertua eskainiko du. Itxiera ekitaldia Eva Ferreirak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, egingo du.

 

Bizkaia Aretoko Baroja Gelak 70 pertsonarentzako lekua du, COVID-19aren neurriak direla eta. Bertaratu nahi duenak izena eman behar du hemen: www.birsortzen.eventbrite.com.

Gainera, ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.

 

  • BIZKAIA ARETOKO Baroja Gela