"UNIKOAK" Film Laburren I. Lehiaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/15 Noiz arte: 2022/09/15

Irudia

Deskribapena

"UNIKOAK" Film Laburren I. Lehiaketa. 

-Deialadiaren helburua da euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanak bultzatzea. 

-Bizkaiko Campuseko edozein gradutako ikasleei zuzendua.

-Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 15etik irailaren 15era, biak barne.

-Parte hartzaileek Youtube edo Vimeoko esteka bidali behar dute helbide honetara: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

-Saria: 600 €

-Irakurri ondo deialdi osoa: UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko UNIKOAK Film Laburren Lehiaketako I. edizioaren Deialdia

-Eskabidea hemen: Eskabidea/Solicitud: UNIKOAK Film Laburren deialdia

 

 

Gu jarraitu!

 

 

EZ, ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEIHOA

Noiz eta non

2022/03/31

Irudia

Deskribapena

1980ko hamarkadaren hasieran, mugimendu antinuklearra hedapen bete-betean zegoen nazioartean. Euskal Herrian, kostaldean eraikitzeko zorian zeuden hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), laugarren bat Arguedasen eraikitzea ere aurreikusita zegoen. Horren aurka protesta egiteko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, guardia zibil baten tiroak hil zuen. Gladysi gertatutakoaren ondorioz egindako dokumental honek, garai hartako euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu sozial baten erretratua izan nahi du.

*Filma gaztelaniaz izango da