redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Erakusketa

JAVIER OLIVARES ETA FERNANDO MARÍAS. ERAKUSKETA. FESTIVAL JA!

Noiz eta non

Noiztik: 2023/09/20 Noiz arte: 2023/10/22

Irudia

Deskribapena

"Pertierra enigma", Javier Olivares ilustratzailearen eta 2022ko otsailean hil zen Fernando Marías idazlearen arteko proiektu bat da. Irudimenaren ahalmenean oinarritzen den sortze-prozesuaren emaitza da erakusketa hau. Horretarako, Jaquín Pertierraren misterioan murgiltzen da.

Misterio grafiko eta literario horrek Pertierraren obraren parte garrantzitsu bat biltzen du: liburu enblematikoen eta diskoen azalak, aldizkarien azalak, komiki-orrialdeak, eta hainbat objektu eta material original.

Ikusgai Bizkaia Aretoa-UPV/EHU-ko Axular erakusketa - gelan irailaren 20tik urriaren 22ra arte.

*Erakusketa itxita egongo da urriaren 9an eta 10ean.