"UNIKOAK" Film Laburren I. Lehiaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/15 Noiz arte: 2022/09/15

Irudia

Deskribapena

"UNIKOAK" Film Laburren I. Lehiaketa. 

-Deialadiaren helburua da euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanak bultzatzea. 

-Bizkaiko Campuseko edozein gradutako ikasleei zuzendua.

-Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 15etik irailaren 15era, biak barne.

-Parte hartzaileek Youtube edo Vimeoko esteka bidali behar dute helbide honetara: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

-Saria: 600 €

-Irakurri ondo deialdi osoa: UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko UNIKOAK Film Laburren Lehiaketako I. edizioaren Deialdia

-Eskabidea hemen: Eskabidea/Solicitud: UNIKOAK Film Laburren deialdia

 

 

Gu jarraitu!

 

 

PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)

Noiz eta non

2022/03/15

Deskribapena

Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

Obraren iraupena: 70 minutu
Zuzendaritza: Patricia Urrutia, Elena Olivieri, Pablo Ibarluzea Argiztapen diseinua eta teknikaria biran: Arantza Heredia
Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Jon Zumelaga Argazkiak: Ainhoa Resano
Testua: Patricia Urrutia Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Musika: Asier Ituarte Diseinu grafiko eta audiobisuala: Roberto Quintana
Eszenografia: Amaia Garate Ekoizpena: Benetan Be