VILLASOUNDBILBAO 2021

Noiz eta non

2021/05/07, 18:30

Deskribapena

 

BILBOKO UDALAK ANTOLATZEN DUEN BANDA GAZTEEN JAIALDIA, VILLASOUNDBILBAO FEST, APIRILAREN 9AN HASIKO DA.

 

  • Lau kontzertu egingo dira; horietan Zinemaldiko epaimahaiak hautatutako 12 talde edo bakarlarik eta lau talde gonbidatuk hartuko dute parte. Kontzertuak Bilborock-en izango dira; doakoak izango dira eta sarrera librekoak, edukiera bete arte.

 

  • Maiatzean, lehiaketatik kanpo, baina Jaialdiaren esparruan, beste 4 kontzertu antolatu dira uriko hainbat gunetan, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan, Bizkaia Aretoan, Bilborock-en eta BBK Aretoan. Kontzertu horietan gazteen musika-panoraman bidea egiten ari diren 11 bakarlari eta talde arituko dira, eta artista asko emakumezkoak izango dira. Kontzertu hauetarako sarrera ere doakoa eta sarrera librekoa izango da, edukiera bete arte.

 

  • VillaSoundBIlbao Jaialdiaren helburua 16 eta 30 urte bitarteko gazteen sorkuntzak bultzatzea eta sustatzea da, eta musikaren esparruan proposamen anitzak eta gaurkoak eskaintzea jendeari.

 

Villa SoundBilbao Fest-en (VSB Fest) parte hartzeko hautatutako 12 talde gazteen kontzertuak apirilaren 9an hasiko dira. Bilboko Udalak antolatzen duen programa honen helburua da 16 eta 30 urte bitarteko bakarlariak eta taldeak bultzatzea eta musikaren esparruan proposamen anitzak eta gaurkoak eskaintzea herritarrei.

Apirilean 4 kontzertu egingo dira Bilborock-en. Horietako bakoitzean aukeratutako 3 talde eta gonbidatu bat arituko dira. Kontzertu hauetarako sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte. Ateak 17:30ean irekiko dituzte kasu guztietan.

 

  • Apirilaren 9an (barikua): Suave (Bizkaia) + Nun (Bizkaia) + A1 Goldie (Nafarroa) + Dupla (talde gonbidatua)
  • Apirilaren 16an (barikua): Olaia (Bizkaia)  + Ramona's First Evil Boyfriend (Gipuzkoa) + Monday Potions (Bizkaia)  + Aiko taldea (talde gonbidatua)
  • Apirilaren 23an (barikua): Nize (Bizkaia) + Full Cab (Bizkaia) + Silitia (Bizkaia) + Pantocrator (talde gonbidatua)
  • Apirilaren 30ean (barikua): Mona Rora (Bizkaia) + Blanquita Carraquela (Gipuzkoa)  + Martin de Marte (Gipuzkoa) + Depresión Sonora (talde gonbidatua).

 

Lehiaketatik kanpo, baina VillaSoundBilbaoren esparruan, maiatzean, 4 kontzertu programatuko dira hiriko hainbat espaziotan, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan, Bizkaia Aretoan, Bilborocken eta BBK Aretoan, hain zuzen ere. Kontzertu horietan gazteen musika-panoraman bidea egiten ari diren 11 bakarlari eta talde arituko dira, eta azpimarratzekoa izango da artista emakumezkoen presentzia. Kontzertu guztiak doakoak eta sarrera librekoak izango dira, edukiera bete arte. 

 

Maiatzaren 6an (eguena): Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean, 18:30ean: Rebe + J. Martina

Maiatzaren 7an (barikua): EHUko Bizkaia Aretoan, 18:30ean: Chill Mafia Ft Ben Yart + Eddi Circa

Maiatzaren 8an (zapatua): Bilborock-en, 18:30ean: La Trinidad + VVV

Maiatzaren 9an (domeka): BBK Aretoan, 12:30ean: Marcelo Criminal + Valdivia + La Claridad

 

 

MENTORETZARAKO ETA BIRARAKO HAUTAKETA

Jaialdian parte hartzen duten taldeen kontzertuen ondoren, 6 talde edo bakarlari hautatuko dira prestakuntza programa batean parte hartzeko: VSB MENTORING. Akonpainamendu programa hau 2021eko maiatzetik urrira garatuko da, eta hautatutako talde edo bakarlarien behar nagusienetara egokituko da. VSB MENTORING programaren bidez, taldeak eta bakarlariak bultzatu eta sustatu nahi dira, beren jarduera profesionalizatzeko tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez.

Programa amaitzeko VSB TOUR egingo da. VSB MENTORING prestakuntzako eta lagun egiteko aldiaren ondoren, sei talde parte-hartzaileetako bat hautatuko dute 2021eko azken hiruhilekoan lau kontzertu eskaintzeko estatuko beste horrenbeste hiritan. Helburua da bandak proiektatzea, beste leku batzuetako talde gazteekin sinergiak sortzea eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo proiektatzea.

Informazioa eskuratzeko moduan dago web orri honetan: Bilbao Gazte.

 

 

OSASUNEKO SEGURTASUN NEURRIAK

Jarduera guztiak indarrean dauden segurtasun- eta higiene- arauak errespetatuz egingo dira. Aretoen edukiera mugatua da, bertaratzen direnek eserita egon beharko dute eta maskararen erabilera nahitaezkoa da ekipamenduaren barruan eta une oro, parte-hartzaile eta artista guztientzat.

Jarduerak aldatu edo bertan behera utzi daitezke osasun egoerak hala eskatzen edo gomendatzen badu.

 

SARE SOZIALAK

VillaSoundBilbao: INSTAGRAM

Bilbao Gazte: FACEBOOK | TWITTER | YOUTUBE

#VillaSoundBilbao21

#VSB21