Katedrak
Ezagutza zabaltzen
Katedrak prestakuntza-jarduera espezializatuak garatzera, dibulgatzera eta ezagutza sortzera eta transferitzera bideratutako unibertsitate-espazioak dira, batez ere beren intereseko arloetan egindako ikerketaren bidez. Unitate horiek, gainera, enpresa-eremuaren eta Unibertsitateak bultzatutako abangoardiako ikerketaren arteko lotura errazten duen zubia dira.
Oro har, katedrek ordezkatzen duten diziplinaren edo jakintza-arloaren izena hartzen dute, eta horrek beren funtzioaren garrantzia nabarmentzen du. EHUren katedren sareak agerian uzten ditu unibertsitatearen aberastasuna eta aniztasuna, bai eta gizarteari ezagutza helarazteko duen gaitasuna ere.