Eduki publikatzailea

EPE 2025. ZERRENDAK

Lehenengo argitaratze data: 1922/12/23

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak (UIB), urriaren 30eko bileran, onartu zuen ondoren aipatzen diren irizpideei jarraitzea zehazteko 2025. urteko Enplegu Publikoaren Eskeintzan (EPE) aterako diren irakasle agregatu eta titularren kategorietako plazak. Hauek dira irizpideak:

 

ERREFERENTZIAKO DATAN (2025eko irailaren 15a) BETE BEHARREKO BALDINTZAK             

1. Plaza iraunkor bat betetzeko akreditazioa izatea (irakasle kontratatu doktore, agregatu edo titular izateko akreditazioak).

2. Gutxienez bi urteko antzinatasuna izatea erreferentziako datan irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktore gisa, edo bost urtekoa (arduraldi osoari dagozkionak) unibertsitate publikoko irakasleen beste kategoria batean.

3. Kategoria hauetako plaza edo lanpostu bat betetzea arauz EHUn:

3.1. Irakasle laguntzaile doktorea edo irakasle atxikia EHUn.

3.2. Unibertsitateko edo unibertsitate eskolako irakasle lankideen kategoriako lan kontratudun IRI iraunkorra, ikertzaile doktore iraunkorra, edo irakasle agregatua.

3.3. Unibertsitateko edo unibertsitate eskolako irakasle lankideen kategoriako lan kontratudun IRI ez-iraunkorra, edo desagertzear dagoen beste kategoria analago batekoa.

3.4. 80.2 artikuluaren araberako ordezkoa edo bitarteko lan kontratuduna, irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktoreen kategoriako plaza bat arauz bete duena UPV/EHUn, aipatutako kategorian guztira eman daitekeen denbora tartean.

 

1. OHARRA: Irakasle agregatuen eta titularren akreditazioak dituzten pertsonek egonkortzeko aukera izango dute, 2025eko EPEaren diseinuaren arabera. Kontrakoa adierazi ezean, irakasle titularrak egonkortzea aukeratzen dutela ulertzen da. Bestela, 2025eko abenduaren 15era arteko epea dute ope-pdi@ehu.eus helbidean horren berri emateko.

2. OHARRA: Irakasle eta ikertzaileen zerbitzuak dituen datuen araberako behin-behineko ordenazioa egin du. Zerrendan sartu nahi duten pertsonek ez badaude, ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta figura iraunkor batean sartzeko akreditazioa badute (irakasle kontratatu doktorea, agregatua edo titularra), gestion.vicer.pdi@ehu.eus helbidera bidal diezagukete, 2025eko abenduaren 15a baino lehen.

 

BLOKE BAKOITZAREN BARRUAN:

Ondoren, bloke bakoitza ordenatuko da, EHUn irakasle gisa emandako zerbitzu-urteen kopurua kontuan hartuta (X) - kasu horretan, hainbanaketarik gabeko lanaldi partziala-  eta antzinatasun-urteen (Y) kopurua zenbatuko dira figura iraunkor zaharrenaren akreditazioan, formula honen arabera:

PUNTUAZIOA = 0,75 X + Y

6. blokea, irakasle agregatuen irudian kontratatuta gutxienez 2 urte daramatzatenei eta titularraren egiaztagiria dutenei buruzkoa, honako formula honen arabera ordenatuko da: EHUn irakasle agregatu gisa emandako zerbitzu-urteen kopurua (X) eta titular-figura egiaztatzeko antzinatasun-urteen kopurua (Y).


PUNTUAZIOA = 0,75 X + Y

3. OHARRA: Irakasle agregatu eta ikertzaile doktore iraunkorrek, titularraren akreditazioa izanik, irakasle titularren plaza lortu nahi EZ badute, adierazi egin behar dute uko egiten diotela ope-pdi@ehu.eus helbidera bidaliz 2025eko abenduaren 15a baino lehen. Hala ez bada, plaza irakasle titular bihurtzea aukeratzen dutela ulertuko da

 

7. blokea, irakasle klinikoei buruzkoa, urtea amaitu baino lehen egingo den EHU-Osakidetza batzorde mistoaren esparruan aztertuko da, eta, beraz, ez da une honetan argitaratuko.

 

Zerrenda horiek egiteko, ez dira kontuan hartuko 2024ko EPEko deialdian lanpostuz igotzeko aukera izango duten langileak.

 

SE ESTABLECE UNA PRIORIZACIÓN POR BLOQUES, ESTABLECIENDO LOS SIGUIENTES:

  • 0. Blokea - Modu ofizialean aitortutako desgaitasunen bat daukaten irakasleak.
    •  0. Blokea zerrenda
  • 1. Blokea - Irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktore moduan eman dezaketen denbora tartea agortu duten bitarteko langileak.
  • 2. Blokea - Unibertsitateko edo unibertsitate eskolako irakasle lankideak eta desagertzear dauden bestelako kategoria analagoetakoak.
  • 3. Blokea - Irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktoreen kategoriako plazetan gutxienez hamar urte eman dituzten irakasleak, bai bitarteko moduan bai ordezkoak egiten (kasu honetan ez da aplikatuko arduraldi partzialari dagokion zati proportzionala).
  • 4. Blokea - Irakasle atxikiak (LOSU aurreko kontratuak).
  • 5. Blokea - Irakasle laguntzaile doktoreak (LOSU).
  • 6. Blokea - Irakasle titularren kategoriako plaza bat bete nahi duten irakasle agregatuak eta ikertzaile doktore iraunkorrak.
  • 7. Blokea -  Irakasle binkulatuak, Osakidetzako asistentzia-jarduera eta ospitaleko unitatean bertan unibertsitateko ikerketa eta irakaskuntza lotzen dituzten irakasle klinikoak.
    • 7. Blokea zerrenda