Aseguruak
Truke-ikasleak eta EHUko antolakuntza unitateetan borondatezko praktikak egiten dituzten nazioarteko ikasleak
Nork izan behar du aseguru bat?
Truke programaren baten bidez edota borondatezko praktikak egitera EHUra etortzen diren ikasle guztiek aseguru bat izan beharko dute Espainiara bidaiatzeko. Aseguruak honako hauek estali beharko ditu: bidaiako laguntza, laguntza medikoa eta erantzukizun zibila.
Mugitu ahal izateko ikasketa egonaldi baimena/bisatua eskatu behar baduzu, gomendatzen dizugu bisa lortzeko kontratatzen duzun aseguruak laguntza medikoaz gain, bidaiako laguntza eta erantzukizun zibila estaltzen dituela. EHUk ikasleari eskainitako aseguruak (IBILI, ikus beherago) Espainiako legediak ikasketa egonaldi baimena/bisatua lortzeko eskatzen dituen baldintzak betetzen ditu.
Zenbat denboraz egon behar duzu aseguratuta?
EHUko egonaldiak irauten duen bitartean.
Zein dokumentu aurkeztu behar ditut unibertsitatean?
Truke ikasleek eta borondatezko praktiketarako ikasleek EHUri
aurkeztu beharko diote EHUk behar duen estaldura frogatzen duen
dokumentazioaren egiaztagiria (bidaiako laguntza, laguntza medikoa eta
erantzukizun zibila estaliz).
Gorabeherak aseguru-poliza beraren bidez edo poliza osagarri
baten baino gehiagoren bidez estali ahal izango dira. "Europako
Osasun Txartela" baliozkoa da "laguntza medikoaren"
kontingentzia estaltzeko.
Dokumentazioa, truke-ikasleak bere ikasketa-zentroari eman
beharko dio eskatzen diotenean, normalean matrikula egitean. Bestalde,
praktikak egitera datozen ikasleak praktikak hartzen dituen
antolakuntza unitate arduradunari eman beharko dio.
Zein gertaera estali behar ditu?
Ikasleak honako kontingentzia hauek estalita dituela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du:
1. Bidaiako laguntza
- Osasun lekualdaketa jatorrizko herrialdera, aseguratuak istripuaren bat izanez gero edo gaixorik egonez gero.
- Aseguratuaren aberriratzea, hilez gero.
2. Laguntza medikoa
Medikoak, kirurgikoak eta ospitaleratze gastuak.
Kontuan izan laguntza medikoa desberdina izan daitekeela zure kolektiboaren arabera.
-
EBko, Erresuma Batuko, Islandiako, Liechtensteineko eta Suitzako bisitariak.
Talde horretakoa bazara eta bidaiatu
aurretik zure jatorrizko herrialdean Europako
Osasun Txartela lortzen baduzu, Euskal Osasun Publikoaren
Sistemara jo ahal izango duzu, Osakidetzara.
Aseguru pribatu batzuek ere estaltzen dute Osakidetzak ematen duen arreta.
Europako
Osasun Txartela lortzen ez baduzu, Espainian asistentzia medikoa
jasotzeko aukera duzula erakutsi behar duzu, sare publikoan eta/edo
pribatuan, aseguru pribaturen batek emandako estaldurari esker.
-
Espainiarekin osasun estaldurako hitzarmenak dituzten herrialdeetako pertsonak.
Espainiak osasun laguntzako hitzarmenak sinatu ditu zenbait herrialderekin (Andorra, Brasil, Ekuador, Panama, Paraguai, Peru, Maroko, etab.). Bidaiatu aurretik, informa zaitez Espainiako enbaxadan edo kontsuletxean, zure herrialdeak hitzarmen horietakoren bat duen, eta osasun estaldura eskuratzeko beharko duzun dokumentazioari buruz.
-
Beste nazionalitate batzuk.
Zure herrialdeak ez badu hitzarmenik Espainiarekin, laguntza medikoko, kirurgikoko eta ospitaleratzeko aseguru poliza bat kontratatu beharko duzu, Espainian jarduteko baimendutako erakunde batek emana.
3. Erantzukizun zibila
EHUra etortzeko da erantzukizun zibileko aseguru orokorra izatea.
Baliteke EHUn egin beharreko jarduera batzuek (adibidez, laborategiko praktikak) erantzukizun zibil zabalagoa behar izatea.
Erantzunkizun zibileko aseguru espezifiko bat kontratatu aurretik, gomendatzen dizugu egiazta dezazula zure jatorrizko unibertsitateak ikasleentzat atzerrian egonaldiak egiteko horrelako aseguru baliodun bat egiten duen.
Unibertsitatea ez den enpresa edo erakunde batean jardueraren bat egiten baduzu, egiaztatu erantzukizun zibileko asegurua enpresak edo erakundeak ematen duen.
Eskaintzen al du EHUk beharrezkoak diren ezaugarri horiek dituen asegururik?
EHUk aseguru poliza bat eskaintzen du ikasle bisitarientzat, goian adierazitako hiru kontingentziak prezio lehiakorrean estaltzen dituena: IBILI.
Aseguru horrek ikasketak egiteko egonaldi baimena/bisadoa behar duten Europar Batasunetik kanpoko ikasleentzat ere balio du. Espainiako legeak 2025ean argitaratutako irizpide eta salbuespenen 6. atalean eskatzen duena egiazta dezakezu. Zehazki, IBILI aseguruak "Gastu medikoak, kirurgiko farmazeutikoak eta ospitaleratzeak" kontzeptua eskaintzen du, eta estaldura mugagabea izango da ikasle seguruak bere eskura jartzen dituen hitzartutako zentro medikoetara joaten bada. Espainiako bulego kontsularren aurrean ikasle egonaldi/bisatu-baimena izapidetzean, zure IBILI aseguruaren onarpenarekin arazoren bat izanez gero, info.welcomecentre@ehu.eus -ekin jar zaitezke harremanetan.
Gure gomendioa
Egiaztatu zure aseguruaren estaldura kontratatzen duzun unean, eta ziurtatu egonaldi osoa estaliko duela. Iristen zarenean, berrikusi zer protokolori jarraitu behar diozun gaixotzen bazara edo gorabeheraren bat baduzu, eta zer ospitale edo zentro mediko dagozkizun behar izanez gero. Zure polizan sartuta ez dagoen anbulatorio edo osasun zentro batera joanez gero, baliteke kontsulta osorik ordaindu behar izatea.