Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Not_premio AB 2021
Lehenengo argitaratze data: 2021/02/22
Instituto Vasco de Criminología / Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) "Antonio Beristain" Katedrak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, biktimologiaren arloko ikerketa sustatze aldera, XI. "Antonio Beristain" Ikerketa Biktimologikoko Saria deitu dute.
XI. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Sariak diziplina honen inguruko ezagutzak ulertzen eta hobetzen laguntzen duen ikerlan onena saritu nahi du, baita Zigor Zuzenbideko Katedradun eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren sortzaile eta h.c. Antonio Beristain dok. irakasle doktorearen lana ohoratu ere, biktimologiaren alde egindako aparteko lanagatik.
Ondorengoek parte hartu ahal izango dute Sarian:
Lanak banakakoak izango dira, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez egon daitezke eta 30 eta 50 orrialde artekoak izango dira, 12 tamainako Times New Roman tipografiarekin eta 1,5eko lerroartearekin. Master, Gradu, Graduondo edo Berezko Titulu amaierako lanen jatorrizko bertsioa aurkeztuko da, baita lortutako kalifikazioaren ziurtagiria ere.
- Pdf formatuko lanak mezu elektronikoz bidaliko dira IVAC-KREIren idazkaritzara, berorri erantsita: ivac-krei@ehu.eus . Gaian hau jarri beharko da: “Antonio Beristain" Saria 2021”.
- Lanak ez dira sinatuko eta ez da egilearen izena jarriko, ez identifikatzeko moduan. Lanekin batera gutun azal bat egongo da eta, bertan, egilearen izen-abizenak, ondorengo datuekin batera:
- IVAC-KREIk saritutako lana argitaratzeko eskubidea izango du eta, horretarako, egileak lanaren kopia bat bidaliko dio euskarri informatikoan. Nolanahi ere, saria eman gabe gelditu ahal izango da.
Deialdi honetan 2021eko urriaren 15a baino lehen jasotzen diren lanek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
Epaimahaia 5 kidek osatuko dute: IVAC-KREIko Zuzendaritza Kontseiluak hautatutako 2 kidek (horietatik 1 IVAC-KREIko ohorezko kidea izango da), A. Beristain Katedrak hautatutako 2 pertsonak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hautatutako pertsona batek. Gertutasunagatik, lana zuzendu izanagatik, nolabait lanaren erantzule izateagatik edo lankidetzan aritu izateagatik, Epaimahaiko kideren batek parte hartzaileren batekin harremana badu, ezin izango du Epaimahaiko kide izan.
X. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Sarirako 2.400 euro esleitu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Bi lanek edo gehiagok puntuazio bera lortuz gero, Epaimahaiak sari bat baino gehiago eman ahalko du, diru kopurua agortu arte. Halaber, accesitak edo aipamen bereziak proposatu ahal izango ditu, egokitzat jotzen badu.
Saria IVAC-KREIren ikasturte hasierako ekitaldian emango da.
Donostian, 2021ko otsailaren 22an
Dokumentuak