IWORDS AHOLKULARITZA-ENPRESAK ANTOLATUTAKO BILERAN PARTE HARTZEA
Ekainaren 9an, IWORDS Global Company aholkularitza-enpresak sustatutako “Hizkuntza inklusiboari eta ingurumen-terminologiak berriro formulatzeari buruzko plataforma birtuala” bileran parte hartu genuen. Enpresa hori giza eskubideen, garapenaren eta iraunkortasunaren arloko gizarte-ekintzailetzari buruzko aholkularitza ematen aritzen da.
Plataforma, berriz, ingurumen-arloko zenbait erakundek eta espezialistak osatutako lantalde bat da, eta, IWORDS enpresak koordinatuta, ingurumen-terminologia garrantzitsua identifikatzeko eta terminologia horren erabilerak berekin dakartzan inplikazioak eta erronkak eztabaidatzeko eratu zen.
Lankidetza-lan horren emaitzek termino garrantzitsuen glosario bat sortzen lagunduko dute, bai eta ingurumen-kontuekin lotutako funtsezko gaiei buruzko iritziak eratzen ere.