Ingurumen Hezkuntzako Zentro Nazionalak (CENEAM) bere baliabide didaktikoen artean sartu du “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” izeneko proiektuaren barruan ekosistemen zerbitzuei buruz garatutako unitate didaktikoa.
Bigarren Hezkuntzarako “Ekosistemen zerbitzuak. Badakigu zer eskaintzen digun gure inguruneak?” unitate didaktikoa Ingurumen Hezkuntzako Zentro Nazionalaren (CENEAM) baliabide didaktikoen oinarriaren barruan sartu da, ekosistemen zerbitzuei buruz sentsibilizatzeko eta hezteko tresna bat emateko.
Bigarren Hezkuntzako 2. zikloari zuzendutako material didaktiko honi esker, ekosistemen zerbitzuak landu daitezke, bai ikasgela barruan bai kanpoan, helburu hauekin: ekosistemen zerbitzuak identifikatzea, haien egungo egoera aztertu eta balioztatzea, ekosistemen zerbitzuen eta pertsonen ongizatearen arteko harremana ulertzea, ekosistemen zerbitzuak hobetzeko ekintza-planak egitea eta egindako proposamenen bat praktikan jartzea.
Material hauek osatzen dute: Ikasleen koadernoa, Irakasleen gida, Deskarga daitezkeen posterrak eta txartelak.
Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko 11. Helburua (hiri eta komunitate iraunkorrak) lantzeko ere erabil daiteke.
Proiektu honetako beste baliabide batzuk hauek dira:
– BIDEOA Natura, ongizatearen oinarria, 5 minutuko animazioa, non azaltzen baita aniztasun naturala dela ekosistemen funtzionamenduaren oinarria, eta, beraz, ezinbestekoa dela natura zaintzea eta modu iraunkorrean kudeatzea pertsonen ongizaterako.
– Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa proiektuari buruzko postalak eta posterrak, ekosistemek gizarteari eskaintzen dizkioten zerbitzuak modu ikusgarriagoan ezagutarazteko.