EKOSISTEMEN ZERBITZUEI BURUZKO ONLINE IKASTAROA IRAKASLEENTZAT
Euskadiko Ekosistemen Ebaluazio Proiektua bigarren aldiz ari da eskaintzen Ekosistemen Zerbitzuak eta Giza Ongizatea Euskadin online ikastaroa. Otsailetik apirilera bitartean izango da, Unesco Etxearen eskutik eta Ingurugelaren lankidetzarekin.
Irakasleen hobekuntzarako Prest-Gara programaren baitan antolatutako ikastaroa da, eta irakasleei dago zuzenduta. Eduki teorikoaz gain, jarduerak ere biltzen ditu, ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko. Horrez gain, ikastaroan zehar, bi saio presentzial egingo dira, zalantzak partekatzeko eta zenbait kontutan gehiago sakontzeko.
Bigarren aldi honetan, zortzi irakasle ari dira ikastaroa egiten. Hainbat hezkuntza-mailatako irakasleak dira, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora artekoak, eta, gainera, irakasgai ezberdinak ematen dituzte, esate baterako, gorputz hezkuntza, edo biologia eta geologia.
Amaierako lan moduan, beren gelarako “programazio didaktiko” bat prestatu beharko dute, eta azken saioan aurkeztu.