UNESCO Katedrak Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko Laborategi batean (SDG Lab), Collaborative Thinking for Greener Cities izenekoan, hartu zuen parte ekainaren 20an eta 21ean. Altekio kooperatibak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Sozio-ekosistemen Laborategiak antolatu zuten jardunaldia. Europa parkeko urmaelaren naturalizazioa lana aurkeztu genuen; Bilboko Agenda 21, Ingurugela eta UNESCO Katedra elkarlanean aritu ondorengo proiektu bat da, Collaborative Thinking eredua oinarri hartuta, hiri-eremuan biodibertsitatea eta ekosistemen zerbitzua hobetzea eta handitzea xede izanik garatua. Lan hori 2016an jarri zen abian.
Hau da SDGLab-en webgunea: http://sdglabmadrid.es/