Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

[vc_row][vc_column][vc_custom_heading text=»EUSKADIKO EKOSISTEMEN EBALUAZIOA PROIEKTUA EREDUTZAT BALIO DU EKUADORREN» font_container=»tag:h3|text_align:left|color:%23198c49″ google_fonts=»font_family:Droid%20Sans%3Aregular%2C700|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal»][vc_column_text]

Miren Onaindia, Euskadiko proiektuaren koordinatzailea, irakasle izateko gonbidatu zuten, Amazoniako Eskualdeko Ikiam Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Lankidetza Teknikorako Alemaniako Agentziak eta ENGIM Prestakuntza, Lankidetza eta Garapena erakundeak ingurumenari, iraunkortasunari eta aldaketa globalari buruzko ikastaro baterako.

Ikastaroa urriaren 10etik 14ra bitartean egin zen, gizarte- eta ingurumen-zientzien arloko 26 profesionalek hartu zuten parte, eta, besteak beste, gai hauetan sakondu zuten: iraunkortasuna eta aldaketa globala, ekosistemen zerbitzuak, garapen iraunkorrerako hezkuntza, 2030 Agenda, eta kudeaketa iraunkorra.

Onaindiaren hitzetan: “bost egunetan, ideia egoera globalei eta tokiko egoerei buruz hausnartzea da… Beti esaten dut arazo global handiak konpondu daitezkeela, tokiko esparruan gauzak ondo pentsatzen badira». Bestalde, ikastaroan, Euskadiko ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa proiektuaren berri eman zen, lurraldearen kudeaketa iraunkorrerako lankidetza zientifiko-politikoaren adibide gisa.

EHUko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak eta Euskadiko Ekosistemen Ebaluazioa proiektuak harreman estua dute Ekuadorrekin. Hain zuzen ere, 2012an, Euskadiko proiektuaren koordinatzaile Miren Onaindiak doktorego-tesi bat zuzendu zuen herrialde horretan: Evaluación de los Servicios Ambientales en la Parroquia Sangay, cantón Palora, provincia de Morona Santiago – Ecuador (Verónica Lucía Caballero Serrano). Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatea maisutza-ikasketa batzuen ezarpena koordinatzen ari da Ikiamen, bai eta lankidetza-hitzarmenak ere, ikerketaren eta ikasleen mugikortasunaren arloetan.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental