GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUEI (GIH) BURUZKO SALAMANCAKO ADIERAZPENA SINATZEA
UNESCO Katedrak Garapen Iraunkorrerako Helburuei (GIH) buruzko Salamancako Adierazpena sinatu du, eta erakundeak konpromisoa hartu du “teknikariekin eta arduradun politikoekin lankidetzan, iraunkortasunari buruzko ikerkuntzaren emaitzak aplikatzeko”. Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa proiektuaren bitartez, Katedra lanean ari da ikerkuntzaren emaitzak aplikagarri izan daitezen eta horiek kudeaketa iraunkorrean txertatzeko mekanismoak aurki daitezen.
Salamancako Adierazpenaren bitartez, den-denei -erakundeei nahiz banakoei- egiten zaie gonbita, bakoitzaren herrialdea, adina eta egoera zeinahi izanda ere, zenbait printzipio orokor onar ditzaten, eta bai erakundeek bai banakoek konpromisoa har dezaten Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko.
2018ko ekainerako, “Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko biltzar iberoamerikarra” antolatuko dute Salamancako Unibertsitateak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak eta Iberdrolak. Biltzarra Salamancako Unibertsitatearen zortzigarren mendeurrena gogora ekartzeko antolatu dituzten ekimenen baitan izango da, eta biltzarraren helburu nagusia da hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat izatea, Nazio Batuen Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuak bete ahal izateko beharrezko diren eraldaketak hainbat alorretatik -besteak beste, Gobernua, enpresak, unibertsitateak eta gizarte zibileko erakundeak- bultzatzea lortzeko.