UNESCO Katedrak “PLASTIKOZKO ITSASOA-MAR DE PLÁSTICO” jardunaldietan parte hartu zuen aurreko ekainaren 8an, EHUren Bizkaia Aretoan (Bilbo), “Pasemos de ser actores a autores de cambio: clave para nuestro bienestar” hitzaldiaren bidez. Plentziako Itsas Eskolak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrak antolatu zuten jardunaldia, Euskadiko Biologoen Elkargoarekin, Surfrider Fundazioarekin eta Urdaibaiko Ekoetxearekin elkarlanean, Ozeanoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.
Hitzaldi horren bidez, Igone Palaciosek argi utzi nahi izan zuen gizabanako bakoitzaren eta gu guztion erabakiek zer garrantzi duten gaur egungo egoera lehengoratzeko eta uretako ekosistemak aurrerantzean ere gizartearentzat onura-iturri izan daitezen lortzeko, onura horiek lagungarri baitira gure ongizaterako.