EHUS MAGAZINE ALDIZKARIA
Hizkuntza indigenen nazioarteko urtea eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) jardunaldien testuinguruan, EHUS Magazine aldizkariaren argitalpena aurkeztu da.
Aldizkari horretan Euskal Herriko UNESCO sarea eratzen duten askotariko kideei buruzko informazioa biltzen da. Hainbat eratan UNESCOrekin zerikusia daukaten erakunde publikoak eta pribatuak biltzen dira sare horretan: eskola elkartuen sarea (Red PEAS), liburutegi elkartuak, UNESCO katedrak, UNESCO zentroak eta klubak, naturaguneak (UNESCOk onartuak) eta ondare unibertsal izendatutako lekuak.