Sare sozialak
Albisteak
- UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak Ricardo Echepare aretoa eta hitzaldi zikloa aurkeztu ditu
- UPV/EHUk 2023an tesia defendatu zuten 512 doktore berri izendatzeko ekitaldia egin du
- FOTCIENCIA20 erakusketa 2023ko irudi zientifiko onenekin iritsi da Donostiara
- Barazki eta zizareetan antibiotikoak detektatzeko metodo berritzaileak garatu dituzte
- UPV/EHUk aurkeztu du bere tomografo konputarizatua, bakarra Estatuan bere bereizmen handiagatik
- Francisco Etxeberriak I. Conchita Viera Saria jaso du
main-albiste-gehiago
Cathedra
- Enpresek gazte profesionalak erakartzeko (eta atxikitzeko) duten erronka
- Las tecnologías 4.0 ¿Un tsunami que arrasará con los empleos?
- Karbono dioxidoa: kutsatzaile izatetik lehengai izatera
- Zergatik ez da handitzen udalerrietako herritarren partaidetza?
- Las lenguas clásicas y el desprestigio de las humanidades
main-catedra-gehiago
Agenda
Kimikako Biurteko 37. Bilera
Noiz eta non
Noiztik: 2019/05/26 Noiz arte: 2019/05/30, 00:00 - 00:00
Kokapena
Kursaal Kongresu Jauregia
Zurriola 1. -20002- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 26tik 30era bitartean, igandetik ostegunera, Kimikako Biurteko 37. Bilera egingo da Donostian, Kursaal kongresu jauregian. Bi urtean behin egiten den nazioarteko topaketa hau RSEQ-Kimikako Espainiako Errege Elkarteak antolatzen du, eta aurten Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean (UPV/EHU) antolatu du. Ekitaldia Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Elkartearen (IUPAC-International Union of Pure and Applied Chemistry) lehenengo mendeurrenean egingo da, aurten beteko baita.
Batzarrean, mundu osoko milatik gora partaidek berriki egin dituzten ikerketak partekatuko dituzte, arlo hauetakoak, besteak beste: material molekular eta polimeriko berriak, prozesu biologikoen modulazio kimikoa, molekula berrien sintesia eta modelizazio konputazionala.
Edizio honetan, osoko bilkuran sei hizlari arituko dira –horien artean, Frances H. Arnold 2018ko Kimikako Nobel sariduna nabarmentzen da—, eta batzarrak iraungo duen 5 egunetan egingo diren saio paraleloetan lehen mailako 80tik gora hizlari gonbidatu; azken horiek askotariko gaiak landuko dituzte 22 sinposioetan. Gainera, ikertzaile gazteenek protagonismo handia izango dute. Beren lan adierazgarrienak aurkeztuko dituzte, 350 bat hitzaldi labur eta 450 posterren bidez, eta itzal handiko ikertzaileekin elkarrekintzan aritzeko aukera izango dute.
Antolaketa batzordeko presidente eta UPV/EHUko Kimika Fakultateko irakasle Claudio Palomok nabarmendu duenez, “topaketa honetan, etorkizuneko garapen aplikatuak bultzatzeko oinarrizko ikerketa eta askotariko lan arloen arteko elkarrekintza garrantzitsuak direla nabarmenduko da eta, era berean, UPV/EHUko bertako eta gure inguruko beste ikergune batzuetako lantaldeen ikerketa lana aitortuko da. Azken horiek batzar honetan parte hartze handia izango dute”.