Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Claudio Palomo eta José Mª Asua saritu ditu Espainiako Kimikako Elkarte Errealak

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/13

Irudia

Azaroaren 17an Espainiako Kimikako Elkarte Errealeko sariak emateko ekitaldia ospatu zen Ikerketa Biologikoko Zentroko Ekitaldi Aretoan. Claudio Palomok, UPV/EHUko Kimika Organikoko katedradun eta Kimika Organikoa I Saileko zuzendariak, Urrezko Domina jaso zuen (sari gorena). Bestalde, José María Asuak, Ingeniaritza Kimikoko katedradun eta POLYMAT Basque Center for Macromolecular Design and Engineering zentroko zuzendariak, Ikerketaren Bikaintasun Saria jaso zuen.