Breadcrumb

inf_Emakumeakzientzian2023_24

ELKARRIZKETA ZIENTZIALARI BATEKIN- BIDEO LEHIAKETA, 23-24 ikasturtea

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Emakumeek egindako zientzia agerian jarri nahian Ibaetako campusean antolatuko diren jardunaldien baitan, UPV/EHUko Kimikako Fakultateak Lehen Hezkuntzako azken ikasturteko ikasleei zuzenduriko lehiaketa bat antolatuko du. Parte-hartzaileek, taldeka, bideo bat sortu beharko dute, Fakultateko edo inguruko ikerketa-zentro bateko zientzialari bati elkarrizketa gai hartuta. Bideo irabazleak Fakultateko web-orrian eskegiko dira. Esteka honetan ikus ditzakezue aurreko lehiaketako bideoak: https://youtu.be/ZwpUdirmaHs  eta https://www.youtube.com/watch?v=NtXGn2fjLB4.

  1. Helburua: Zientzia bada nesken kontua
  2. Parte hartzeko, ikastetxeek eskaera-inprimakia bete beharko dute (https://forms.gle/6bsD8kB1saE4mZFD7 ) urriaren 15a baino lehen.
  3. Taldeak, gutxienez, 2 ikaslek osatuak izango dira (gehienezkorik gabe), eta talde bakoitzak bere izena izango du.
  4. Elkarrizketak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez egin ahal izango dira.
  5. Urriko azken astean zehar emango zaie ikastetxeei eskaeren onarpenen berri. Era berean, elkarrizketa grabatzeko data eta lekua (talde lehiakideak aukeratu beharrekoa) adostu dezaten, elkarrizketatu beharko duten irakasle/ikertzailearekin harremanetan jartzeko datuak ere helaraziko zaizkie, beharko duten gainerako informazioarekin batera. Eskaerak izen-emate ordenaren arabera onartuko dira, eta, hasiera batean, ikastetxe bakoitzetik talde bana aukeratuz.
  6. Bideoak bidaltzeko muga-eguna abenduaren 15a izango da.
  7. Lehiaketaren ebazpen-data urtarrilaren 15a izango da. E-mail bidez emango zaie haren berri parte hartu duten ikastetxeei.
  8. ​​Otsailaren 16an, arratsaldeko 18:00etan, bideo saridunen emanaldi publikoa egingo da Ibaetako campusean (Carlos Santamaria zentroan). BIDEO LUZEA / BIDEO MOTZA.