Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Praktikarik egokiena hezkuntza ekintzailearen alorrean: UPV/EHUko Kimika Fakultatea.

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/05

Irudia

Joan den ostiralean Startinnova ekimenaren barnean gure Kimika Fakultateak sari bat jaso zuen.
Praktikarik egokiena hezkuntza ekintzailearen alorrean: UPV/EHUko Kimika Fakultatea.
Saria Marian Iriarte dekanoak jaso zuen fakultatearen izenean.

Fakultate honek Gipuzkoako campusean abian jarri zen Entreprenari programan bere doktoregaien artean enpresak sortzeko aukera bultzatu du. Horren adibide dira CIDETEC, Ikerchem S.L., Somaprobes SL, Idomics Biotech SL, Graphenea SL, eta Prospero Biosciences SL.
Bestalde fakultatean ematen den Kimika eta Polimeroak masterrean Ekintzailetasuna bultzatzen duen modulua eskeintzen da. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Bio/Osasunaren arloan fakultateko jakinduria enpresa berriak sortzeko edo beste bazkidekin enpresak sortzeko aukera aztertzen da. Adibide gisa ditugu Ahulken eta Ingenious Membranes.