Virtual app-informazioa

Virtual app

Virtual Language App, edo laburrean VirtuLApp, hiru urteko Eramus+ Key Action2 lankidetza proiektu estrategikoa da.

Ikertzaileak:
Durk Gorter, Jasone Cenoz eta Eider Saragueta
Denboraldia:
2018-tik 2021 arte

Deskribapena:

Proiektu honen helburua hurbilpen multididaktiko berritzaileak garatzea da irakasleek edozein egoeretan, baita eleanitzetan ere, erabili ditzaten. Irakasleak dituzten beharrei erantzunez (hezkuntza eleanitzaren inguruko ezagutza eta tresna gehiago izatea, migranteen hizkuntzen integrazioa eta hizkuntzen arteko banaketa lausoagoa egitea) honakoak garatzen ari dira: jokalari anitzeko errealitate areagotuko (AR) bideo jolasa ikasle eleanitzentzat eta honakoak dituen tresna-kutxa: eskuliburu digital bateta bideo didaktikoen multzo bat.

Proiektua Mercator European Research Centre erakundeak koordinatzen du, zeina Herbehereetako Fryske Akademy-n kokatzen den. Era berean, DREAM iker-taldea elkarlanean ari da ATiT (Belgika), Trinity College Dublin (Irlanda) eta LUCA School of Arts (Belgika) aditu, ikerlari eta teknikariekin.

Irudia
Irudia