Definizioa eta helburua

Gipuzkoa Kampusa

"Donostia Research group on Education And Multilingualism" (DREAM) ikerketa-taldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasunarekin zerikusia duten hainbat alderdi ikertzen ditu. Eskolako curriculumaren barruan nahiz familian erabiltzen diren hizkuntzen gaineko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak aztertzea du xede.


DREAM taldea Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan (UPV/EHU) sortutako taldea da baina nazioartean ezaguna da bere argitalpenengatik, aurkezpenengatik eta nazioarteko konferentzietan parte hartzeagatik.
Taldearen izaera erabat diziplinartekoa da, kideen artean hainbat alorretako adituak baitaude, besteak beste honakoak: hizkuntza gutxituak eta hezkuntza eleaniztuna (Jasone Cenoz, Durk Gorter), kulturaniztasuna eta ikasle etorkinen hizkuntza-egoera (Felix Etxeberria), estatistika eta ebaluazioa (Juan Etxeberria), familia-aholkularitza eta eskola-harremanak (Juana Maria Maganto), eta irakaskuntza eta eskola-antolaketa (Xabier Etxague).


Hauek dira ikerketa-lerroak:
1. Gaitasun eleaniztuna hezkuntzan
2. Hizkuntzen ikaskuntza eta eskola-arrakasta ikasle etorkinengan
3. Hizkuntza-paisaia eta eleaniztasuna eskolan