Breadcrumb

2020-2021 Ikasturtearen hasiera

2020-2021 Ikasturtearen hasiera

Irudia

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako 20/21 ikasturtea irailaren 7an hasiko da.

Unibertsitate Ministerioak abuztuaren 31n autonomia-erkidegoei egindako gomendioak kontuan hartuta, eta segurtasuna bermatze aldera, online hasi behar dugu irakaskuntza. Irakaskuntza horrek irailaren 14ra arte iraungo du ziurrenik, orduan irakaskuntza presentziala edo bimodala emango baita (dauden baldintzen arabera).

Zentroan, pertsona guztien segurtasuna bermatzeko, hainbat neurri hartu dira. Etorri aurretik, "Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren funtzionamendurako neurriak 2020/2021 ikasturterako" dokumentua irakurtzeko eskatzen dizut.

Ikasturte hau bada gure eskolan zauden lehena, idazki hau aprobetxatu nahi dut barkamena eskatzeko Harrera Programa bertan behera uzteagatik. Programa horri buruzko informazioa eduki ahal izateko, eskolaren web orrira sartzea gomendatzen dizut (https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/harrera-jardunaldia).

Online irakaskuntza-aldian, ikasgela birtualak (e-gela) eta Blackboard Collaborate erabiliko dira komunikazio-tresna gisa. Tresna horien funtzionamendua ezagutzeko, sar zaitez Eskolaren orrian argitaratu dugun informaziora (https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/egela).