Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Prestakuntza: Sistemas de Gestión para Desarrollo de Producto PLM Teamcenter

Prestakuntza ikastaroa: SISTEMAS DE GESTIÓN PARA DESARROLLO DE PRODUCTO PLM TEAMCENTER

PLM prozesuaren irudia

PLM (Product Lifecycle Management) teknologiak aukera ematen du produktu baten bizi-ziklo osoa tresna informatikoen bidez administratzeko, sortzen denetik, diseinatzen eta fabrikatzen denetik, zerbitzatzen eta deskatalogatzen den arte.

Ikastaro honetan, produktu batek dituen faseak ezagutuko ditugu, kontzeptutik merkaturatu arte, eta Teamcenter softwarea PLM plataforma gisa erabiltzen ikasiko dugu. Teamcenter, Siemens Industry Software-ren PLM teknologia, hainbat sektoretako enpresa nagusietan ezarrita dago (Mercedes Benz, Aernnova, Análisis y Simulación, Electra Vitoria, etab.).

Ikastaroak orientazio praktikoa izango du batez ere, eta ikasle bakoitzak bere ekipoa izango du eta instalazio erreal baten antzeko ingurunean trebatu ahal izango da.

  • Ikastaroa egin ondoren, hautatutako ikasleak, AyS-ATS taldeko kidea izango da.

Nori zuzenduta dago?

  • IKTekin lotutako ikasleak eta/edo tituludunak (ingeniaritzak, graduak eta prestakuntza-graduak).
  • Sistema informatikoekin, aplikazioen garapenarekin edo proiektuen kudeaketarekin lotutako arloetan lan-esperientzia duten profesionalak.
  • Edozein arlotako produktuen garapenarekin lotutako ikasleak/tituludunak/profesionalak.

Akreditazioa

UPV/EHUko Ikasketa Osagarrien titulua.

Harremanetarako

José Manuel López Guede (jm.lopez@ehu.eus)
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saila.
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU)