Zuzendaritza Taldea
Zuzendaria
Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda
Zuzendariari dagozkio ikastegiaren ordezkaritza funtzioak eta baita ikastegiari atxikitako pertsonal guztiaren buru funtzionala izatea ere; eskolako jarduera guztiak zuzendu, koordinatu eta ikuskatzea, lan ildoak aplikatu eta Unibertsitateko Klaustroaren, Gobernu Kontseiluaren, etab.-en akordioak gauzatzea, errektoreari karguen eta bertako pertsonalaren izendapenak proposatzea, ikastegiko taldeko organoetan buru izatea etab. ere badagozkio.
Telefonoa: 945 01 32 27
E-mail: direccion.eivg@ehu.eus
Kalitate eta Iraunkortasuneko Zuzendariordea
José Miguel Gil-García Leiva
Eskolan kalitatearen etengabeko hobekuntza bultzatzea eta Kalitate Batzordea koordinatzea dagokio, titulazioen kalitate-adierazleen jarraipena eginez. Era berean, Eskolako Plan Estrategikoaren koordinatzailea da, eta Urteko Kudeaketa Plana eta Txostena egiteaz eta berrikusteaz arduratzen da. Iraunkortasunaren arloan, iraunkortasun-printzipioak ikastetxearen jarduera akademikoan, ikerkuntzan eta kudeaketan integratzera bideratutako ekimenak eta jarduerak sustatzen eta koordinatzen ditu.
Telefonoa: 945 01 33 68
E-mail: calidad.eivg@ehu.eus
Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako zuzendariordea
Estíbaliz Apiñaniz Fernández de Larrinoa
Kanpo unibertsitate eta nazioarteko erakundeekin lankidetzak bultzatzea: elkartrukea, titulazio bikoitzak, ikerkuntza…. Eskola nazioarteko mailan ordezkatzea. Ikasleen, irakasle eta ikertzaileen eta TEKAZELen truke akademikoak eta mugikortasuna koordinatzea. Nazioarteko unibertsitateetako ikasleen, irakasle eta ikertzaileen eta TEKAZELen harrera eta laguntza kudeatzea. Ikasleen nazioarteko aintzatespena kudeatzea. Eskolan ikerketa sustatzea deialdiak dibulgatuz eta instituzio zein ikerkuntza zentruekin kontaktuak ezarriz. Ikastegiko ikertzaileak eta prestakuntzan dauden ikertzaileak aholkatu.
Telefonoa 945 01 32 32
E-mail: esc-ingenieria.internacional@ehu.eus
Akademia Antolakuntzako eta Ikasleen zuzendariordea
Mª Dolores Encinas Malagón
Berari dagokio ikasketa-planen irakaskuntza koordinatzea, irakaskuntzari buruzko informazioa lantzea, ikaslearen zuzeneko arreta kudeatzea eta zuzendaria ordezkatzea hura ez dagoenean.
Teléfono: 945 01 32 24
E-mail: ordenacion-academica.eivg@ehu.eus
Ikasketa Plangintza eta Irakasleen arloko zuzendariordea
José Manuel González Pérez
Ikasketen plangintza eta irakasleen zuzendariordea: Azterketen ordutegi eta datak kontuan hartuta irakaskuntza koordinatzea, irakasleen betebeharrak kontrolatzea eta irakasle plazen deialdiei buruzko kontuak garatzea ere badagokio. Era berean, ikastegiko gune ezberdinak ezohiko ekintzetarako erabiltzea koordinatzeaz arduratzen da.
Teléfono 945 01 42 68
E-mail: planificaciondocente.eivg@ehu.eus
Enpresarekiko harremanetako zuzendariordea
Juan Mª Hidalgo Betanzos
Eskolari dagokio Enpresarekiko harremanetan Eskola ordezkatzea, ikasleek enpresetan praktikak egin ditzaten eta produkzio-ehunaren barruan Gradu Amaierako Lanak egin ditzaten errazteko eta sustatzeko. Horretarako, enpresekiko eta erakunde ofizialekiko lankidetzak ezartzen ditu, eta erakunde publiko eta pribatuei eskatzen die beharrezko baliabideak eskura ditzatela. Zuzendaritza-taldearekin koordinatuta egiten da lan hori, eta, bereziki, Transferentzia eta Berrikuntzako Zuzendariordetzarekin.
Telefonoa: 945 01 32 30
E-mail: empresa.eivg@ehu.eus
Transferentzia eta Berrikuntzako zuzendariordea
Daniel Teso Fernandez de Betoño
Eskolaren eta ingurune industrialaren artean ezagutzaren eta berrikuntzaren transferentzia bultzatzen du. Unibertsitate-Enpresa gelen jarraipena egiteaz arduratzen da, enpresekin lankidetzak sortzea sustatzen du. Gainera, enpresa-errealitatea ikasleengana hurbiltzen duten hainbat jarduera antolatzen ditu.
Telefonoa: 945 01 32 34
E-mail: innovacion.eivg@ehu.eu
Komunikazio, Gizarte Hedakuntza eta Euskarako zuzendariordea
Aintzane Armentia Díaz de Tuesta
Eskolako Komunikazio Plana koordinatzeaz eta bultzatzeaz arduratzen da, hedapen-kanal nagusiak kudeatuz, besteak beste, web-orria eta sare sozialak. Era berean, komunikabideekiko harremanak koordinatzen ditu, eta eskolaren jardueraren ikusgarritasuna eta ingurune sozialean duen presentzia indartzen laguntzen du, ingeniaritza gizarteari hurbiltzera bideratutako lankidetzak eta jarduerak sustatuz. Euskararen arloan, Euskara Batzordea koordinatzen du eta, harekin batera, Eskolaren jarduera akademiko, instituzional eta sozialetan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzera bideratutako ekimenak bultzatzen ditu.
E-mail: comunicación-euskera.eivg@ehu.eus
Telefonoa: 945 01 44 72
Idazkari Akademikoa
Ainhoa Yera Gil
Idazkaria den aldetik, gobernu organoen ekintza eta akordioen fede emailea eta eskolaren ordezkari eta administraria da; akta liburuen prestakuntza eta zaintza da bere arduretako bat eta baita ikastegiko dokumentazio ofizialean agertzen diren akordio eta ekintzen ziurtagiri egokiak ematea ere; ikasleen matrikula baimentzen du; ikastegiko inbentarioa.
E-mail: secretaria-academica.eivg@ehu.eus
Administrazio-burua
Alberto Zabala Bengoa
Ikastegiko administrazio eta ekonomia kudeaketa zuzendu, koordinatu eta ikuskatzen du Errektoretzatik eta Gerentziatik etorritako arauei jarraiki. Gainera, ikastegiari atxikitako TEKAZEL guztiaren buru organikoa ere bada.
Telefonoa: 945 01 32 08
E-mail:alberto.zabala@ehu.eus