LANBIDE-ORIENTAZIOA
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleei zuzendutako Lanbide Orientaziorako Gunea, lan-mundurako trantsizioa errazteko eta arrakasta-aukerak maximizatzeko. Atal honek gradu guztietako lehen mailatik egindako lanbide-orientazioari buruzko jarduerak biltzen ditu, eta enpresetara egindako bisitak, profesionalen hitzaldiak, enplegu-azokak, enpresetako praktikak eta ikasleen lanbide-orientazioari lotutako beste baliabide digital batzuk islatuko ditu. Ikasturtean zehar informazio gehiago duten estekak gehituko dira.
Arabako Campuseko Enplegu Foroa
Empleo Gune enplegu foro bat da, UPV/EHUren Arabako
Campusak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatua.
Empleo Gunek honako hauen elkargune izan nahi du:
- Gure inguruko enpresetako giza baliabideen arloko profesionalak.
- Lan bila aktiboki ari diren langabetuak.
- Azken hezkuntza zikloetako eta unibertsitateko ikasleak.
- Gizarteratze eta laneratzearen arloan lan egiten duten profesionalak.
- Lurraldean enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak.
Garapenerako unibertsitate lankidetza
Kontaktua
Daniel Teso (Transferentzia eta Berrikuntzako zuzendariordea)
Tel: 945 01 4087.
Mónica Moreno (Administrazio laguntzailea)
Tel: 945 01 32 47
Lekua: Zuzendaritzako idazkaritza