2022ko HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN ARLORA IGAROTZEKO BEKEN PROGRAMA
UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko akordioaren barruan, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak trantsizioko 15 beka jarriko ditu ikasleen eskura.
Lotura honetan https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/-lan-mundurako-hezkuntza-trantsizioa-programa deskribatzen dira: beken helburua, betekizunak, bekaren modalitatea eta zenbatekoa, prozedura eta kudeaketa.
Eskaera egin aurretik, garrantzitsua da hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizio-beken programa honen atal guztiak irakurtzea eta ezagutzea.
Beken ezaugarriak
- Enpresetan 3 hilabeteko etengabeko aldia praktikak egitea, astean 30 ordu. 360 ordu guztira.
- Ikasleentzako 500 euroko hileko ordainketa, 1.500 € guztira.
- Curriculumetik kanpoko praktikak dira.
- Beken onuradunek enpresako praktikak eta ikastaro osagarria egiteko konpromisoa hartuko dute.
Ikasleen eskarien kudeaketa.
- Eskariak jasotzeko epea:
- 2022ko Maiatzaren 2tik 8ra (bi datak barne).
- Eskaera:
- Eskaera betetzea "Ikaslearen datuen fitxa"
- Fitxa bidali helbide elektroniko honetara: subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus (asuntoa: Trantsizio Bekak).
Enpresak hautatzeko kudeaketa
- Eskariak jasotzeko epea:
- 2022ko Maiatzaren 2tik 8ra (*eskaintza betetzen ez bada, epe hau luzatu ahal izango da.)
- Eskaera:
- Eskaera betetzea "Enpresaren datuen fitxa_ 6. eranskina"
- Fitxa bidali helbide elektroniko honetara: subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus (asuntoa: Trantsizio Bekak).
Ikaslea eta enpresa hautatzeko kudeaketa
Ikastetxeak hautaketa- eta ordena-irizpide hauek ezarri ditu hautagaientzat: espediente akademikoa, gainditutako kredituak, eta enpresan praktikak egin ez dituztenei lehentasuna ematea.
Ikastetxeak enpresetako praktikak eta sinatutako “konpromisoa” eranskinaren bidez.
Ikastetxeak beken onuradun diren ikasleei/tituludunei eta hautatuak izan diren enpresei jakinaraziko die.