Car-Cross Gradu Amierako Proiektua
Lehenengo argitaratze data: 2015/06/30
Car-Cross txasis baten egiturazko azterketa
Alberto Urrutia Montejok Mekanika Saileko Gonzalo Carlos irakasleak (GRALeko zuzendaria) zuzendutako Gradu Amaierako Lana aurkeztu du.
Gradu Amaierako Lan horren berezitasuna da Albertok, zenbait lagunekin lankidetzan, hurrengo rally lasterketetan parte hartzeko egin dituela hala proiektua nola ibilgailua.
Aurkeztutako azterlanean hodi itxurako lehiatzeko txasis bat aztertu eta egin da. Fabrikazio modelo horrek ahalbidetu egiten du sortzen den egituran lotura handia egotea ibilgailuaren erresistentziaren eta pisuaren artean. Fabrikatutako ibilgailua Car Cross IV. dibisioa kategoriakoa da autokroseko rally lehiaketetan. Halako ibilgailuek prestazio asko ematen dituzte, eta fabrikazio kostua txikia da. Ibilgailuok serieko 600 cc-ko motozikleta propultsatzaileak dituzte, eta, horren eraginez, potentziaren eta pisuaren artean harreman estua dago.
Bideo: pistan proba (1'20)