Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Doitu-Ikastegiak

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/08

Irudia

2017ko martxoa

Eskolako 27 irakaslek, 13 gizon eta 14 emakumek hartu dute parte DOITU-Ikastegiak programan. Programa horren helburua da eskolak emateko teknika eta metodoei buruzko prestakuntza ematea irakasleei, lagungarri izango zaiena ikasleek gaitasun zehatzak eta orokorrak eskuratu ditzaten.

Aztertu ondoren irakasle bakoitzaren abiapuntua irakats lanean, zeregin horretan hobetzeko alderdiak eta prestakuntza beharrak identifikatu ziren. Horiek kontuan hartuta saio batzuk antolatu ziren, prestakuntza pilulak, gai hauek lantzeko: lankidetzako ikaskuntza, ebaluazio hezigarria, alderantzizko gela (flipped classroom) peer instruction, guided problem solving, jarduera induktiboen diseinua, etab.

Azken emaitza izan da esku hartzeko proposamen batzuen diseinua, ikasgelan ezartzekoak, ikasleek hobeto eskuratu ditzaten ezagutzak eta gaitasunak.

Eskolan lan egiten duten 103 irakasleen artean, hasieran aipatutako 27 irakasleez gain, badaude beste hamar IKD metodologiari buruzko prestakuntza jaso dutenak  UPV/EHUk eredu moduan erabiltzen duen irakaskuntzako/ikaskuntzako metodologia  ERAGIN programan hartu zutelako parte. Gainera, irakasleen % 55 akreditatuta dago irakats lanaren kalitatea ebaluatzeko DOCENTIAZ programaren barruan. Hori dela-eta,

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola da, une honetan, irakasle akreditatuen ehuneko handiena duen UPV/EHUko ikastegia, irakasleek beren irakats lana hobetzeko daukaten konpromiso sendoaren erakusle onena.