Breadcrumb

Asset Publisher

Intercultural Competences 2023 ikastaroa eta Nazioarteko Sakontze Aipamena

Image

Jakinarazten dizuegu Intercultural Competences 2023 ikastaroan izena emateko epea ireki dugula.

Nazioarteko Sakontze Aipamena lortzeko bete behar den baldintzetako bat ikastaroarekin lotuta dago: atzerriko hizkuntzetan 15 kreditu egin izana UPV/EHUko gradu batean (Practicuma eta Gradu Amaierako Lana kanpoan utzita) edo master batean (Practicuma edo Master Amaierako Lana kanpoan utzita), edo “Intercultural Competences” ikastaroa egin izana.

Beraz, informazio hau bereziki interesgarria da 4. mailako ikasleentzat. Izan ere, mugikortasuna egin badute eta C1 mailako hizkuntza-titulua badute, baina ez badituzte 15ECTS ingelesez, ikastaroa eginda Nazioarteko Sakontze Aipamena lortzeko aukera dute.

Halaber, kontuan izan C1 mailako hizkuntza-titulua ikastegiko mugikortasuneko koordinatzaileari aurkeztu behar zaiola, espediente akademikoa itxi aurretik.

Honakoak azpimarratu nahi ditugu ikastaroaren laburpen gisa:

  • Nazioarteko egonaldi bat (UPV/EHUko hitzarmen edo truke programa baten babesean) burutu duten edo burutuko duten graduko edo masterreko ikasleei zuzenduta dago. Plaza librerik geratuz gero gainerako ikasleak ere matrikulatu daitezke.
  • 40 euro balio du ikastaroak.
  • Online egingo da, otsailaren 24a eta martxoaren 11 bitartean, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan.
  • Izena emateko urtarrilaren 9tik 29ra arte izango da. Webguneko galdetegia  bete behar da horretarako.

Ikastaroari buruzko baldintzak eta informazioa