Breadcrumb

Asset Publisher

Workshop

Irakasleak: Gaztenpatiako Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzari buruzko tailerra (POI)

Gaztenpatiako Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzari buruzko tailerra (POI) : diseinua eta inplementazio praktikoa ikasgelan (IRI)

Tailer honek helburu nagusia du ezagutzak, tresnak, metodologiak eta ikuspegiak eskaintzea, graduko eta/edo graduondoko ikasketetan irakasten duten unibertsitateko irakasleei laguntzeko ikasleen ikaskuntza aktiboa eta parte hartzailea bultzatzen, eta POIren metodologiaren bidez, besteak beste, gizarte justizia, elkartasuna, inklusioa eta tolerantzia bezalako balioetan eta printzipioetan hezten.

Proposatu nahi da prestakuntza tailer bat egitea Proiektutan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) aktiboaren eta parte hartzailearen metodologia erabiltzen ikasteko, betiere garapenerako lankidetzako benetako proiektuetatik (Gaztenpatia programa) abiatuta.

Norentzat: UPV/EHUko irakasleentzat, zehazki, Garapenerako Lankidetzako Gaztenpatia proiektuak erabiliz proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI) bezalako metodologia aktiboak irakasteko materialak prestatu eta inplementatu nahi dituzten irakasleentzat.

Noiz: 2022ko otsailaren 1etik 2023ko urtarrilaren 31ra. Tailerra, guztira, 75 ordukoa (3 ECTS kreditu) izango da eta 11 hilabeteko epean (2022ko otsailetik 2023ko urtarrilera) egingo da: 18 ordu aurrez aurre eta 57 ordu ez-presentzial.

Informazio gehiago

Izen ematea doakoa izango da baina nahitaezkoa Garapenerako UPV/EHUko Lankidetza Bulegoaren web gunearen bitartez.