Breadcrumb

exenciones_reducciones

Prezioak murrizteko edo ez ordaintzeko eskubidea

2023ko ekainaren 13ko Aginduak araututako unibertsitateko ikasketa zerbitzuengatiko prezio publikoak murrizteko edo ez ordaintzeko eskubidearen onuradun izateko, interesdunek onuradun egoera aitortuta izan beharko dute matrikula egiteko epean, eta kasuan kasuko beharrezko dokumentazioa entregatu beharko dute. Data horretan onarpena izapidetze prozesuan badago, interesdunak aitorpen edo azterketa eskaeraren kopia konpultsatu bidez frogatu beharko du bere egoera.

Era berean, interesdunek administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hala eskatutako kasuetan. Ziurtagiri horrek 2023ko urtarrilaren 1ean interesdunaren etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartuko du.

Edonola ere, 2023ko abenduaren 31 baino lehen entregatu beharko dute dagokion dokumentazio guztia.

Ezarritako epearen barnean aipatutako dokumentazioa entregatu ezean, emandako eskubideak automatikoki baliogabetuko dira eta dagokion pertsonak prezioak murrizteko edo ez ordaintzeko eskubidea aplikatu zaien unibertsitate zerbitzuengatiko zenbatekoa ordaindu beharko du.

Eskola asegurua nahitaezkoa da 28 urtetik beherako ikasleentzat, eta ez dago prezio murrizketarik edo prezioa ez ordaintzeko aukerarik. Kasu guztietan, matrikularen lehen epearekin batera ordaindu behar da.

Salbuespena I., II., III., IV.,V. eta VI. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie (kredituen prezioa).

Ohorezko Matrikula

Kreditu sistemaren bidez egituratutako irakaskuntzetan ohorezko matrikulagatiko murrizketak ikasketa bereko hurrengo matrikulan edo egindako lehen zikloak aukera ematen duen 2. zikloko ikasketetan aplikatuko dira. Murrizketa horiek UPV/EHUko ikasleei soilik aplikatuko zaizkie, eta ez beste unibertsitate publiko zein pribatuetatik datozenei.

Batxilergoko irakasgaietan lortutako ohorezko matrikulek ez dute murrizketarako eskubiderik ematen. Kalifikazio globalean ohorezko matrikula lortu duten ikasleek bakarrik izango dute unibertsitateko lehendabiziko urtean matrikularen ordainketan murrizketak izateko eskubidea. Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, ikasleak ohorezko matrikula egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Familia ugariak

Familia ugariko ikasleek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta familia ugaritzat aitortuta badaude, Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean jasota dagoen bezala.

Maila orokorreko familia ugarietako partaideek aurreko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz egokituko litzaizkiekeen prezio publikoen % 50 ordaindu beharko dute.

Maila bereziko familia ugarietako partaideek ez dituzte ordainduko aurreko ataletan ezarritakoa aplikatuz egokituko litzaizkiekeen prezioak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Aurkeztu beharreko agiriak: dagokion foru-aldundiak edo arlo honetan eskumena duen administrazioak emandako titulu ofiziala, indarrean dagoena, eta familia ugarikoa dela aitortzen duena (kategoria ere adierazi behar da bertan).

Terrorismoaren biktimak

Terrorismoaren biktimek eta haien senideek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren arabera halakotzat aitortuta badaude.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Terrorismoaren Biktimentzako Laguntza Programara atxikita daudela adierazten duen ebazpena, indarrean dagoena. Horrez gain, biktima bera bada eskatzailea, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze indibiduala; eskatzailea senidea bada, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze kolektiboa.

Ezgaitasunak dituzten pertsonak

Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia batek 2023ko ekainaren 13ko aginduan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izan dezan, honako bi egoera hauetakoren batean egon beharko da: edo unibertsitate-ikasleak berak % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea, edo horren zuzeneko senideren batek % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Dagokion foru-aldundiaren edo arlo honetan eskumena duen administrazioaren ebazpena, indarrean dagoena eta minusbaliotasun-maila zehazten duena. Horrez gain, eskatzailea senitartekoa bada, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze kolektiboa

Genero indarkeria

Genero-indarkeriaren biktima batek eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Biktima bera bada eskatzailea, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze indibiduala; eskatzailea senidea bada, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze kolektiboa. Kasu batean zein bestean, genero-indarkeriaren egoera egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da. Oro har, 5 urteko indarraldia hartuko da kontuan, egiaztapenean beste indarraldi bat zehazten ez bada. Norbait genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzeko, bitarteko hauek erabil daitezke:

    – Emakumea genero-indarkeriaren biktima dela edo izan dela deklaratzen duen ebazpen judiziala.

    – Biktimaren aldeko babes-agindua eta indarraldia.

    – Fiskaltzaren txostena, babesteko agindua eman bitartean interesduna genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena.

    – 2021eko azaroaren 11ko Berdintasunerako Konferentzia Sektorialean akordioak, genero-indarkeriako egoerak egiaztatzeari buruzkoa, bere II. eranskinean zerrendatutako gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo harrera-zerbitzuen txostena.   

Asilo-eskatzaileak, nazioarteko babesaren onuradunak eta aberrigabeak.

Nazioarteko babesaren eskatzaileek zein onuradunek eta aberrigabeek agindu honetan araututako prezio publikoak ordaintzetik salbuestea lortu ahal izango dute, baldin eta maila bereko unibertsitate-titulurik ez badute.

Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: 2023ko urtarrilaren 1ean zeukaten administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria edo geroagokoa, baldin eta ziurtagiri hori matrikulazio-data baino lehenagokoa bada eta hauetako agiri bat:

  •  Nazioarteko babesa eskatu izanaren frogagiria eta, hala badagokio, luzapenaren justifikazio-agiria.
  •  Asilo-eskatzailearen agiria, egiaztatzen duena eskaera izapidetzeko onartu dela (txartel gorria).
  •  Aberrigabearen estatutuaren eskaera edo onarpen-agiria.
  • Ukrainatik alde egin duten pertsonentzako aldi baterako babesa lortzeko eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria, babesa ematen duen ebazpena edo egoiliar txartela.
  • Nazioarteko babesaren onuradunaren ziurtagiria: errefuxiatua edo babes subsidiarioaren onuraduna izatearen justifikazioa edo arrazoi humanitarioen ziozko bizileku-baimena.

 

Beka eskatu duten ikasleak

Beken informazioa