Breadcrumb

tramite_tribunal_compensacion

Tramiteak eta eskaerak

Ikastegietako epaimahai berezien erabakien kontrako erreklamazioak

UPV/EHUko ikastegi guztiek izango dute Epaimahai Berezia. Epaimahaiburua ikastegiko dekanoa edo zuzendaria izango da, baina dekanotza edo zuzendaritza taldeko edozein kideri eskuordetu ahal izango dio eginkizun hori.

Ikasleek irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izango dituzte ikasturte bakoitzeko irailean eta martxoan. Eskariak egiteko azken eguna hilaren 5a izango da kasu bietan. Ikastegietako epaimahai bereziek irailaren edo martxoaren 30a baino lehen hartu beharko dute erabakia, hurrenez hurren.

Epaimahaien erabakien aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Unibertsitateko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboari (EISBA) hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.